Durangoko azoka 2020: Iparraldeko egituren berritasunak
2020ko Durangoko azokaren karietara Euskal kultur erakundeak promozio bideo bat ekoiztu du Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emateko.
2020eko Abenduaren 3a | ± 30s
Kulturaren plaza den Durangoko azokaren 55. edizioa (2020ko abenduaren 4tik 8ra) ez-ohikoa izango da. Osasun egoerak baldintzatuta, ez da egonen erakusmahairik azoka aterbetzen duen Landako gunean eta produktu guztiak denda birtualean erosten ahalko dira.
Ikus bideoa hemen.
Gehiago jakin:ikus Euskal kultur erakundeak osatu berritasunen katalogoa(PDF) eta "Iparraldeko egituren bihotz taupadek Durangoko Azokaren taupadekin bat eginen dute"artikulua.
Iturria: EKE