Euskarabentura 2021, izen emateak irekiak
Osasun egoerak bermatuz gero, EuskarAbentura espedizioa bueltan egongo da 2021eko udan. Abenturan parte hartu nahi duten 2004 eta 2005 urteetan jaiotako gazteek martxoaren 12ra arteko epea izango dute proiektua eta aurkezpen-bideoa bidaltzeko. Oraingo hautaketa prozesuan, egin ez den 2020ko espediziorako aurkeztutako hautagaitzak ere hartuko dira kontuan.
2021eko Urtarrilaren 7a | ± 59s
Ekimen hau 120 gaztek osatutako espedizioa da 2020ko uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatuko du.
Proiektu honen helburu nagusiak Euskal Herria ezagutzea, eremu ez formaletan gazteengan euskara eta mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea dira (diasporako gazteak ere egonen baitira).
BALDINTZAK
- 2004 edo 2005 urteetan jaioa izatea
- Euskaraz jakitea
IZEN-EMATEA
Hautagaitza aurkezteko, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu behar dira, elkarteak proposatutako formatu eta gaien artean aukeratuz: Baserritik Sardexkara, gizakion elikaduraren kontsumo ereduak gure eta ingurumenaren osasunean duen eraginaren inguruko hausnarketa bideratzeko; Klik eta post, gure gizartean irudiari ematen zaion garrantziaren inguruan gogoetatzeko eta Adina, jakintzaren iturri, edadeko pertsonen esperientzia haintzakotzat hartzea inoiz baino garrantzitsua delako.
Martxoaren 12ra arteko epea bada hautagaitzak bidaltzeko.
Info+: https://euskarabentura.eus/