Pixel tailerra familientzat
Biarritzeko mediatekako Irudi sailak euskarazko tailer bat proposatzen du urtarrilaren 16an, 10:00etatik 11:30era
2021eko Urtarrilaren 11a | ± 28s
Tresna numeriko berriak ezagutzeko parada izanen dute familiek euskaraz heldu den larunbatean Miarritzeko mediatekan.
Bi aplikazio aurkeztuko dira bertan: bata zinema munduan murgiltzen dena eta bestea komiki mundukoa.
Euskarazko saioa 10:00etatik 11:30era iraganen da. Frantsesezkoa 14:30etik 16:00etara. Urririk da eta aitzinetik izena eman behar da Biarritzeko mediatekako irudi sailera deituz: 05 59 22 58 60 edo e-mailez: dpt.image@biarritz.fr