Euskal zirko kabareta Baionan
Oreka zirko konpainiak gaualdi berezi bat antolatu du ekainaren 18an: euskal zirko kabareta.
2021eko Ekainaren 8a | | ± 28s
Gaualdia Zirka’Baiona festibalaren baitan proposatua da, Cirkulez konpainiak karpa handi bat muntatu baitu Baionako plaza berdean.
Ekainaren 18an, gaueko 20.00etan, Euskal herri osoko bertsolari, zirko artista, musikariak izanen dira taula gainean kabareta eder baten aurkezteko.
Horrez gain, jatekoa eta edatekoa proposatuak izanen dira.
Sartzeak jadanik eros daitezke: https://www.helloasso.com/associations/oreka/evenements/euskal-zirko-kabareta