Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 17

Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 18

Warning: session_start(): Session cannot be started after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 20
Mintzalasai | Berriak | Euskararen berriak | Euskara da bonbonik gozoena

mintzalasai

PortretakFLORIAN BENAC

Euskara da bonbonik gozoena

Ez txokolateaz, are gutxiago euskaraz... Florian Benac txokolate egileak (Begles, 1985) deus ez zekien Baionako Cazenave saltegi ospetsuaz orain dela urte batzuk. Maitasunak gidaturik, Lapurdin bizi da 2014az geroztik eta laster bihurtu da euskal txokolate egilerik goxoena. Baionako laborategian bisita gidatu bat eskaini digu usain gozo eta kakao aleen artean.

2021eko Agorrilaren 27a | | ± 05min 28s

Nondik hasiko dugu Cazenave txokolateen laborategiaren bisita?

Txokolatea egiteko lehen etapatik hasiko gara. Alegia nazioartetik zaku handi horietan ekartzen ditugun kakao babak tresna zahar eta handi honetan sartzen ditugu erregosteko.

Jakin behar da Cazenave etxean, etapa guztiak hemen egiten ditugula. Kakao aleak ekartzen ditugu eta txokolate dendara doazen gozoak ateratzen dira hemendik. Nahasketa guztiak, pralina ere hementxe prestatzen dugu guztia. Ni lehen etapez arduratzen naiz, kakao aleak erregosteaz eta hasierako nahasketez, azukre esne eta abarrekin txokolate mota ezberdinak bihurtzeko. Ondotik gure etxeko txokolate egileek bonboiak prestatzen dituzte. Ekoizpen arduraduna naizenez, ordenagailuaren aitzineko beste lan batzuk egin behar ditut bestalde.

Arnoaren Mekan sortu eta txokolate egile bihurtu zara. Kontatu zure ibilbidea.

Ni ez naiz hemengoa, Bordele aldekoa naiz. Ikasten ari nintzela, Joana, nire neska laguna ezagutu nuen Bordelen. Haien burasoak dira Cazenave etxeko jabeak, 1934az geroztik, amatxik Baionako txokolategi ospetsua erosi zuenetik. Garaian DUT titulua lortu nuen animazioan baina laster Euskal Herrira etortzeko erabakia hartu genuen. Lapurdira iristean Joana dentista gisa hasi zen lanean eta haren familiak txokolategian lan egiteko gogoa nuenez galdetu zidan. Lehenik Baiona hiri erdiko kafetegian hasi nintzen, zerbitzari eta langile gisa, gero CAP formakuntza egin nuen txokolategian eta titulua lortzean hasi nintzen laborategian, produkzio lanetan. Gero egiten dudan lanaren parte handi bat hemen bertan ikasi dut besteak behatuz. Horrez gain, formakuntza bat egin nuen enpresa kudeaketa ikasteko, izan ere mundu hori ez nuen batere ezagutzen. Eta ber denboran euskara ikasten hasi nintzen.

Zer izan da zailena, euskara edo txokolatea egiten ikastea?

Lehenik erran behar dut betidanik biziki txarra izan naizela hizkuntzak ikasten, ingelesa edo espainola kurtsoetan, ez nintzen batere azkarra. Aldiz euskararekin harritua egon naiz nola ikasi dudan eta ez naiz harritu den bakarra izan.

Orain bi hizkuntza dakizkit eta ingelesez galdetzen didatenean, euskaraz erantzuten dut.

Niretzat euskara ikastea normala izan da, izan ere, Joana euskaraz ari da lagunekin, familiarekin, orduan erran dezaket murgiltze eredua eduki dudala etxean. Hemengo hizkuntza jakitea inportantea zen Joanaren familiarentzat eta niretzat ere. Horri esker elkarrizketa hau euskaraz egiten ahal dut, familiarekin euskaraz ari naiz eta ukan ditugun bi haurrekin euskaraz mintzo naiz eta biziki pozik nago.

Bordeleko familiak zer dio?

Nire familia harritua gelditu da. Euskal Telebistan maiz egin dizkigute elkarrizketak eta euskaraz erantzuten ikusi nautenean harrituak gelditu dira. Gero ongi ikusten naute orduan denak pozik.

Zenbat kilo hartu zenituen Cazenaven sartzean?

Egia da kilo batzuk hartu nituela baina beharrik Euskal Herrian kirola ainitz egiten dugun, surfa, mendia eta abar, orduan oreka bat lortzen dut orain. Bestalde, hastapenean txokolate purua hartzen nuen %100ekoa kasu egiteko... Baina orain denak probatzen ditut segurtatzeko eta denak ongi sartzen dira.

Zein da euskaraz gustura ari zaren lekua?

Gure lagunekin eta gure alaben ikastolan Kanbon indar berezia egiten dugu euskaraz aritzeko eta gustura ari naiz bertan. Lanean ere, egiten dugun txokolate biologikoa denda ezberdinetan banatzen dugu eta itzulia egitean, euskaraz aritzeko parada dut hainbat saltzailerekin.

Lanean euskaraz aritzea plazer bat da ere bai. Baionako saltegi-kafetegian ere bezero euskaldun asko dira eta plazer bat da horiekin euskaraz aritzea.

Gorroto duzuna?

Ez dut maite bustia egotea, eta horretaz ez dut maite arazo baten aitzinean aterabiderik ez edukitzea. Hori gorroto dut. Bestela bizian ez naiz askotan haserretzen.

Maite duzuna?

Denbora ukaitea maite dut, hori da enetako inportanteena, gauzak fite egitea gorroto dut.

Bestalde, asko maite dut sukaldatzea, egunero sukaldatzen dut eta maite dut. Astero Garro saskia erosten dugu eta sukaldean zinezko plazera hartzen dut barazki fresko horiekin errezetak asmatzen. Ez dut errezeta konkreturik segitzen inoiz, tipularekin hasten naiz eta gero inspirazioaren araberako platerak prestatzen ditut gustura.

Garroko barazkiak txokolatearekin probatu dituzu?

Ez, momentuz ez naiz ausartu errezetarik probatzen baina zertako ez? Mexikon adibidez mole izeneko platera dago, oilasko eta txokolatez egina. Orduan zertako ez barazkiekin probatu noizbait?

Lanetik kanpo zertan pasatzen duzu denbora?

Momentu honetan, haurrekin denbora anitz pasatzen saiatzen naiz. Bestela kirola egiten dut, mendira goaz, lasterka egiten dut, igerika eta abar... Gero sukaldatzen dut eta nahi nuke baratze bat sortu ere, baina momentuz ez dut denborarik. Proiektuak utzi behar dira ere geroko.


2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.

Anestesia + Ztah

Anestesia + Ztah

  • Apirilak 06 | 21:00 | Biarritz
Euskara ikastaldia: maila guztiak

Euskara ikastaldia: maila guztiak

  • 2024ko Apirilaren 22tik
  • Apirilaren 26ra
  • Baiona

2024(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2024(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2024(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.