Ateraldi ideia: Olentzeroren baserria eta Izenaduba basoa
Mungian (Bizkaia) kokatua da euskal mitologiaren inguruko parkea. Negu honetan familian egiteko ateraldi polita izan daiteke.
2021eko Urriaren 8a | | ± 01min 00s
Negu honetarako esperientzia magiko bat xerkatzen baduzue, Mungiako Izenaduba basoan atzeman dezakezue. Euskal mitologiari buruzko lehen interpretazio zentroa da eta 6000 metro karratuko parke batek eta Olentzeroren baserriak (Bizkaiako baserririk zaharrena) osatzen dute.
Izenaduba Basoan euskal mitologiako pertsonaiek bizia hartzen dute, eta beren istorioak, mitoak eta elezaharrak era ludikoan kontatzen dituzte publiko guztientzat.
Joko eta atrakzioen artean, 3D simulagailua, "Mariren koba", "Tartalo eta Haritz sakratua", "Baso magikoa eta labirintua", "Txondorra" atzematen dira. Gainera, haurrek ilusioz bisitatzen ahalko dute Olentzeroren etxea eta agian zuzenean berekin hitz egiten ahalko dute…
Kontaktua
- Helbidea: Landetxo Goikoa- 48100Mungia
- Telefonoa:+34946 740 061
- Helbide elektronikoa: olentzero@izenaduba.com
- Webgunea: http://www.izenaduba.com
- Ordutegia: Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako zabalik egoten da.