Euskararen bisaiak
Aurten, bi aste guziz, BAMeko euskaragile baten ezagutza egin dugu webgune honen bidez. Guztira 30 lekukotasun bildu ditugu.
2021eko Abenduaren 30a | | ± 42s
Elkarrizketa hauek euskaldunon aniztasunaren isla dira: jatorri, genero, adin, lanbide ezberdinetako jendea ezagutu dugu eta bakoitzak bere biografia linguistikoari buruz hitz egin digu. Ezberdinak diren arren, denek dute gutxienez puntu amankomun bat: euskararen aldeko engaiamendua.
Erakutsi digute Angelun, Miarritzen edo Baionan euskaraz bizitzea posible dela, horretarako hautua egiten baduzu.
Urteko azken artikulu honetan, gure kameraren aitzinean agertzea onartu duzuen euskaragile guziak eskertu nahi zaituztegu eta egunero-egunero euskararen alde egiten dituzuen hitz eta ekintzengatik zoriondu nahi zaituztegu!
Eta milesker LaukitikAt-eko Jasoneri, potreta eder hauek lantzeagatik!