Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 17

Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 18

Warning: session_start(): Session cannot be started after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 20
Mintzalasai | Berriak | Euskararen berriak | Arroka taldean, bizipoza airean

mintzalasai

PortretakJOANES HILLAU

Arroka taldean, bizipoza airean

Errege opilaren usain goxoak erakarririk, Arroka taldearen egoitza berehala aurkitu dugu Biarritzeko geltoki auzoan. Muslarien partidak eta krakada gehiegi trabatu gabe, Joanes Hillau (Baigorri, 1947) kantu zuzendaria aritu zaigu Biarritzeko kultur elkarte ezagunaren ibilbideaz, ekintzez eta helburuez: euskaraz eta kulturaz bizi, gozatu eta transmititu.

2022ko Otsailaren 4a | | ± 06min 48s

Arroka taldean bizi poza airean?

Bai bistan da, biziki ontsa pasatzen dugu hemen. Pandemiarengatik gauzak gelditu dira pixka bat baina orain berriz abiatu gira gure aktibitateetan. Arroka taldeak 42 urte ditu eta bere helburua betikoa da, euskal kultura mantentzea eta hedatzea Biarritzen. Orotarat 150 kide inguru gira, hiru sailatan banatuak, mus jokalariak, danborrada jotzaileak eta kantariak. Talde bakoitzak bere hitzorduak eta usaiak ditu Biarritzen zein hemendik kanpo, adibidez Baionako festetan, danborrada ezberdinetan, Biarritzeko festetan, mus txapelketetan eta abar. Kantu taldean, 70 kantari gira gutxi gora behera eta gurean, Kanta lasai hitzordua garrantzitsua da. Hilabetero, lehen igandearekin antolatzen dugu Kanta lasai, Biarritzeko Kasinoaren aitzinean, 10:30ean, kantatzen maite duten guztiei irekia. Ondotik mutxikoak dantzatzeko parada ere bada eta horrela, igande goiza goxoki pasatzen dugu.

Arroka taldearen beste ohiko hitzorduetan, berriki, otsailaren 3an ospatuko dugun Santa Agate besta dugu. Duela sei bat urte Herriko Etxeko euskara zerbitzuarekin batera Santa Agate ttiki antolatzen hasi ginen eta geroztik, herriko eskoletan pasatzen gira, kantuak erakusteko eta negu bukaera aldeko ohitura eder hori nondik heldu den haurrei azaltzeko. Bide batez eskolatik kanpo ere euskaraz entzun eta aritu daitezen inportantea da, haurrek ikus dezaten euskara ez dela bakarrik eskolako ikasgai bat, hizkuntza bizia baizik. Egun horretan, haurrak etxez etxe ibiltzen dira, mediatekatik, herriko etxetik eta denda batzuetatik pasaz eta gero helduen taldearekin bat egiten dugu eta elkarrekin Herriko Etxearen aitzinean kantatzen dugu.

Jakin behar Biarritzen Santa Agataren ohizko kantu biziki ezagun bat dagoela; bestalde, duela hiru urte Daniel Landart idazle ezagunari hitz berriak sor ditzan galdegin nion, beste kantu bat eskaintzeko; bi kantu horiek ematen ditugu orain.

Arroka taldean egoteak zer ekartzen dizu?

Kantua maite dut eta kantua erakastea ere bai orduan plazer egiten zait besteekin hemen elkartzea, gauzak sinpleki pasatzen dira eta plazer handia hartzen dugu denok.

Ttipidanik ikasi dut solfeoa eta gero bi urte pasa ditut maisutza pasatzen, denbora erdiz ikasten eta beste erdia kantatzen. Orduan, betidanik kantatzen dut.

Gero Arroka taldean, jendearekin elkartzea pozgarria da. Ardura hegoaldera joaten gara, han Kantu lasai bezalako hitzordu anitz antolatzen dituzte, orduan autobus bat betetzen dugu eta Biarritzetik bagoaz andana bat, Barakaldon, Donostian, Gernikan, Bilbon egon gira kantatzen. Lagunarteko ateraldi biziki politak dira, hango giroa biziki ederra da, kantua anitz maite dute eta biziki ongi pasatzen dugu.

Euskara ttipidanik dakizu ere?

Baigorrin sortu naiz eta ttipitan 5 urte nituelarik euskaraz ari ginen etxean, ez genekien besterik. Gero eskolan, euskara baztertu behar izan genuen. Aldiz eskola giristinoan, apez bat bagenuen euskarazko kantuak erakusten zizkiguna. Etxean ere frantsesez mintzatzen ginen burasoekin eta guk ere gauza bera errepikatu dugu gure haurrekin. Ikasketak bukatzean, Euskal Herritik kanpo egon naiz lanean, orduan euskara ahantzi nuen, zerbait ulertzen nuen baina hitz egiteko ez nintzen batere gai. 1982an Euskal Herrirat itzuli gara, Biarritzen kokatu gira eta haurrak handitu direnean, euskara berriz ikasteko aukera izan dut, AEKn egon naiz, ikasle lehenik eta zenbait urteren buruan, irakasle izatera pasa naiz, orotarat hamar bat urte egon naiz AEKn.

Arroka taldean euskaraz kantatzen duzue, eta euskaraz hitz egiten ere?

Gehienek ez dakite euskaraz, errango nuke %20ak dakiela bakarrik. Besteen artean, batzuk ikasten dute baina denek biziki maite dute euskal kultura.


Inportantea da haurrek ikus dezaten euskara ez dela bakarrik eskolako ikasgai bat, hizkuntza bizia baizik.


Inportantea da kantu baten hitzak ulertzea ongi kantatzeko?

Nire ustez, beharrezkoa da ulertzea zer kantatzen eta zer erraiten dugun. Ene iduriz hitzak dira inportanteenak kantu batean, musika ere bistan da baina emozio bat transmititzeko hitzak inportanteak dira. Hemen kantu berri bat lantzen hasten garenean, itzulpenetik hasten naiz beti airea ikasi aitzin.

Barnekaldean sortu eta kostaldean bizi zara; non duzu euskaraz gehiago egiten?

Harrigarria bada ere, euskaraz gehiago ari naiz Biarritzen Baigorrin baino. Hemen aukera gehiago ditut inguruko jendeekin. Behin Baigorriko lehengusu batek telebistan ikusi ninduen euskaraz eginiko elkarrizketa batean eta harritua deitu ninduen erranez Baigorrin inoiz ez nauela euskaraz entzuten eta telebistan aldiz euskaraz ari naizela.

Zein da euskal errepertorioan gehien maite duzun kantua?

Mixel Labèguerieren kantu bat errango nuke. Duela guti Kanta lasai berezi bat antolatu genuen Mixel Labèguerieren omenez eta horrek parada eman zidan haren lana berriz behatzeko. Ba da bat aspaldidanik ezagutzen eta maite dudana, Mendiaren deia, mendiari buruzko kantu bat da, biziki ederra.

Eta aspertzen zaituen kantu bat?

Ba da gustuko dudan kantu bat baina hura kantatzeko manera ez dudala maite, Txoriak txori alegia.

Arrokan, Baionako festetan ematen den moduan kantatzen zuten batzuk eta nik Mikel Laboaren manera erakutsi nien, askoz politagoa nire ustez.

Euskaraz gustura ari zaren lekua?

Hemen Arroka elkartean bistan da eta bitxia bada ere Herriko Etxean errango nuke, adibidez Viviane edo Enekorekin elkartzen garenean.

Gorroto duzun zerbait?

Ez dut deus gorrotatzen, gustatzen ez zaidan gauza bat da, leku batean zaudenean kasurik ere egiten ez dizun jende hori, saltegi batean adibidez.

Maite duzun zerbait?

Kantatzea eta familian egotea. Maiz elkartzen gira haur eta bilobekin eta plazer handia da niretzat.

Amets bat?

Kanta lasai hitzorduak 20 urte betetzen ditu aurten eta momentukoz, nire ametsa litzateke Covidak bakean uztea eta Kanta lasaien urtebetetze besta eder bat ospatu ahal izatea!


2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.

Anestesia + Ztah

Anestesia + Ztah

  • Apirilak 06 | 21:00 | Biarritz
Euskara ikastaldia: maila guztiak

Euskara ikastaldia: maila guztiak

  • 2024ko Apirilaren 22tik
  • Apirilaren 26ra
  • Baiona

2024(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2024(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2024(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.