Euskara gaitasuna egiaztatzeko azterketak
Euskara maila ziurtatzeko probei (EGA, B1EA...) buruzko informazioa hedatu du Euskararen erakunde publikoak. Izen emateak irekiak dira.
2022ko Martxoaren 3a | | ± 01min 10s
Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA).
B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero bi azterketa-deialditan.
C1 eta B1 mailako azterketez gain, aurten lehen aldiz, B2 mailako euskara agiria (B2EA) eskuratzeko azterketa martxan ezartzeko bidean da, deialdi bakarren bidez udazkenean. Gaitasun agiri berri honi edota honen antolaketa-moldeei buruzko azken erabakia, aurtengo ekainean hartuko da eta ondotik xehetasunak igorriko dizkizugu.
Aurtengo udaberriko azterketa-deialdiko datak honakoak dira:
EGA agiriari dagokionez:
-Proba idatziak: maiatzaren 21ean
-Ahozko probak: ekainaren 18an
B1EA agiriari dagokionez:
-Proba idatziak: maiatzaren 28an
-Ahozko probak: ekainaren 25ean
Izen emate epealdia, martxoaren 1etik 31ra irekia da.
Info+: www.mintzaira.fr