Uhinak dokumentala ikusgai
22. Korrikaren inguruko dokumentala, ‘Uhinak’ ikusgai da sarean.
2022ko Martxoaren 3a | | ± 31s
Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.