mintzalasai

Elkartea

60 gurasok euskara deskubritze tailerretan parte hartu dute!

Martxo hasiera honetan, Biarritzeko Hiriko euskara zerbitzuak euskara iniziazio ludiko bat eskainiko du hiriko 5 ikastetxe elebidunetan, baina Ohakoa haurtzaindegi euskaldunean.

Tailer parte hartzailea diseinatua izan da
irudia ikusi | Tailer parte hartzailea diseinatua izan da

2022ko Martxoaren 11a | ± 59s

Euskara zerbitzuko 3 langileek dute tailerra imaginatu eta landu, terrenoko eragileekin eta hezkuntza munduko profesionalekin lankidetzan.

Guraso euskaldunek hizkuntza ohituretan edo haurren euskarazko aisialdian eragin dezakete besteak beste. Guraso erdaldunek, adibidez, egunerokoan euskarazko hitz batzuk erabil ditzakete haurrekin edo hizkuntzarekiko interesa erakuts dezakete. Familientzako iniziazio honetan, bi orenez, euskaraz ez dakien gurasoak hizkuntzaren oinarriak landuko ditu (ahoskera, hiztegia, esaldi sinpleak, helduaren errola…).

Miarritzen, Euskal Herri osoan bezala, geroz eta guraso gehiagok hautatzen dute erakaskuntza elebiduna beren haurrentzat, euskaldunak ez izanda ere. Hizkuntza jakin edo ez, denek dute eragina beren haurren hizkuntza-barneratzean eta erabileran.

60 pertsonek eman dute izena eta talde gehienak bete dira, interes baten seinale.

Dispositiboa luzatzea eta lurraldean hedatzea aztertzen ari dira orain.

Info+: euskara@biarritz.fr – 05 59 41 57 55


hari@
Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.