mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskararen aldeko Tokiko xarten izenpetze ekitaldia

2022ko martxoaren 11n euskararen aldeko Tokiko xarten izenpetze ekitaldia iragan da Itsasun, Sanoki gelan, ekimenaren sortzaile diren Itsasuko herriak eta Euskal Konfederazioa elkarteak antolaturik. Lurralde hizkuntzen eta hizkuntza gutituen aldeko Eurokartako tokiko deklinabidea den Tokiko xarta hau ipar Euskal Herriko 49 herrik izenpetu dute mementoko.

2022ko Martxoaren 14a | | ± 02min 38s

Ekitaldiaren iragatea

Izenpetze ekitaldia hasi aitzin, lehen herri izenpetzaileetako ordezkariek Europako Kontseiluko Claudine Brohy Fribourg/Freiburgo Unibertsitateko hizkuntzalariarekin biltzeko parada izan dute. Claudine Brohy Doktoresa Lurralde hizkuntzen eta hizkuntza gutituen aldeko Eurokartako aditu batzordeko kide izanki Suitzaren izenean, herrietako ordezkariak puntu teknikoen inguruan aritu dira harekin.

Trukatze horren ondotik, Mizel Hiribarren Itsasuko auzapez Jaunak hitza hartu du bertaratu diren guziei ongi etorria egiteko. Oroitarazi du Itsasuko Herriari zerrenda lehena izan zela Europako Kontseiluko ordezkariekin harremanetan sartzen, 2020ko herriko bozak aitzin, Tokiko xartari buruzko xehetasunak izateko.

Gero, Euskal Konfederazioko ordezkariak ekimenaren nundik norakoak oroitarazi ditu, baita ere 2021. urte hastapenetik orain arte eraman lana, hots Tokiko xarta 70 bat herritan eta Euskal Elkargoko lurralde poloetan aurkeztu dutela Euskal Konfederazioak eta Itsasuko euskara batzordeko hautetsiek, herriak euskararen aldeko neurriak hautatzen laguntzeko eranskin bat landu dutela, Xartak herriko kontseiluetan bozkatzeko deliberazio modeloa proposatu dutela...

Oroitarazte horren ondotik, Claudine Brohy Europako Kontseiluko ordezkariak hitza hartu du oroitarazteko Tokiko xarta ezinbesteko tresna zela lurralde hizkuntzak babestu eta garatzeko. Xarta horien segipenak Europako Kontseiluarekiko lankidetza ahalbidetzen duela oroitarazi du eta beste Estatutetako lurralde kolektibitateak ere desmartxan sartzeko lagungarri izan daitekeela.

Hirugarren hitz hartze hau bukatu eta, 49 herrietako auzapezak eta hautetsiak oholtzara igo dira, talde ttikika, herriko kontseiluetan onartu Xartak bi aletan ofizialki izenpetzera. Izenpetze tarte honetan zenbait hautetsik beren lekukotasuna eman dute Xarta onartzeko herriko etxe barneko prozedura nola iragan zen jakinaraziz, adibidez.

49 Tokiko xartak izenpeturik eta prentsaren aitzinean Europako Kontseiluko ordezkariaren eskuetan utzirik, Euskal Konfederazioko ordezkariak eta Itsasuko herriko etxekoak oroitarazi dute gaurko ekitaldia dinamika zabalagorako abiapuntua besterik ez dela. Horrela, ipar Euskal Herriko herri guziak desmartxan sartzera gomitatu dituzte. Horrez gain, ondoko urratsak zein izanen diren oroitarazi dute, hala nola Xarten segipenaz arduratuko den Aditu batzordearen osaketa eta ibilmoldea finkatzea. Hitz hartzea bukatu dute Euskal Elkargoari deialdia luzatuz, alde batetik Elkargotik ere ekimenaren promozioa egitea galdegiteko, eta bestetik Aditu batzordeko kide izan dadin, Euskal Konfederazioa eta hautetsi taldearekin batera.


Iturria: Euskal Konfederazioa


Hizkuntzen alde korri egiten duten

Euskaraz bizi

Hizkuntzen alde korri egiten duten "zoro zoragarriak"

Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa bukatzearekin batera abiatuko dira La Passem okzitanieraren aldekoa eta Sprochrenner alsazieraren aldekoa. 1980an Korrikak lehen aldiz Euskal Herria zeharkatu zuenetik, gisa bereko hainbat lasterketa sortu dira munduan zehar, ‘Korrikaren Ahizpak’ deitu izan dira.

Kantatu eta dantzatu Ukrainiarekin

Kantatu eta dantzatu Ukrainiarekin

  • Uztailak 03 | 14:30 | Baiona
2022ko udako euskara ikastaldiak

2022ko udako euskara ikastaldiak

  • 2022ko Uztailaren 04tik
  • Uztailaren 15era
  • Biarritz

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur