mintzalasai

Euskaraz bizi

Oreka zirko eskola apirileko oporretan

Baionako Oreka zirko eskolak ikastaroak antolatzen ditu apirileko oporretan haur eta nerabeentzat, euskaraz eta frantsesez. Zirkoa ezagutzera edo sakontzera joan nahi duen orori irekia.

2022ko Martxoaren 22a | | ± 01min 04s

Akrobazia, eskuketa, oreka eta airekoak…

Apirilaren 19tik 21era

10etatik 16:30era, 9-15 urtekoentzat

Apirilaren 25etik 29ra

10etatik 11etara 4-6 urtekoentzat

11:15etik 12:45era 7-11 urtekoentzat


Izena emateko

KASU: Izena emaiteko hautatu duzuen ikastaroaren galdezketa betetzea galdegiten dizuegu(lotura beherean aurkituko duzue).GALDEZKETA BAT HAUR BAKOTX (2 haur = 2 galdezketa).

Horrek ez du zuen haurraren lekua segurtatzen baizik (lehe urratsa baizik ez da), ordainketak baitu izen emaitea baieztatuko. Ordainketa xehez edo txekez egin daiteke, Orekaren bulegora etorriz edo gutun untzian gutun azala utziz. Ez ahantz zuen haurraren izen/abizenak idaztea.

Apirilaren 19tik 21rat 9-15 urtekoentzathttps://forms.gle/hTCMCSHz79w4DkAfA

Apirilaren 25etik 29rat 4-6 urtekoentzat

EUSKARAZ https://forms.gle/Fsr8HGwmotyEQhiW6

FRANTSESEZ:https://forms.gle/XAdAD2AUuAhU6aen7

Apirilaren 25etik 29rat 7-11 urtekoentzat:

EUSKARAZ:https://forms.gle/HnKsVpZnpc8ByToHA

FRANTSESEZ:https://forms.gle/u8GeVTCZ81fkKqfYA


Info+: deskargatu PDFa.


Artikuluaren eranskinak

hari@
2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.