mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskarazko antzerkia Ziburun

'Atzerrian Lurra Garratz' antzerkia ikusgai Ziburun, maiatzaren 13an, 20:00etan.

2022ko Maiatzaren 11a | | ± 01min 38s

Ziburun eskainiko dute Artedrama konpainiaren 'Atzerrian lurra garratz' antzerkia. Hitzordua maiatzaren 13an, erabilera anitzeko gelan, 20:00etan.

  • Prezio betea: 10€
  • 18 urtez pekoak: 5€
  • Urririk: 12 urtez pekoak, langabeak, gutieneko laguntza sozialen hartzaileak, ikasleak eta ikuskizunetako intermitenteak

Erreserbatu: https://bit.ly/35huEAB


Aurkezpena

2021. urte hastapenean, Artedrama konpainiak sorkuntza berria aurkeztu zuen, “Atzerrian Lurra Garratz”, Amancay Gaztañagak taularaturik, non Ander Lipusek ematen dion ihardespena Laura Penagos aktore kolonbiarrari.

Gaurko migrazio-larrialdi humanitarioen oihartzuna izaten den sentimenduzko komedia politiko honetan, nortasuna eta erbestea dira aipu. Erran zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.

Aurora Mora pertsonaia nagusiak bere muntaketa artistikoari azken hunkiak ematen dizkiolarik, bere bizia betiko aldatuko duen deia jasotzen du. Bere familiako amen bitartez, Aurorak bere zuhaitz genealogikoaren bihotzean bidaiatuko du, bere herriko erroen inposatutako ezabaketatik atzerritar egoera berria onartzera testuinguru berri batean, Euskal Herrian.

“Atzerritartzat naukazue. Baina nire erroak hemen landatzeko hautua egiten dut”, dio pertsonaiak.

Antzezlan honetan, “Kolonbiako gatazka armatuaren bortizkeria, kolonialismoa, jatorrien garrantzia dira aipagai”, dio Ander Lipusek, konpainiaren zuzendaria eta bigarren pertsonaia nagusia, Zaldi Urdina antzezlanaren arrakastaren ondotik taulen gainera berriz igaten dela eta. “Noski, hizkuntzaren tokian datza lan artistikoaren funtsa eta, ildo beretik, euskarak lotura azkar bat sortzen du joatea eta etorreraren artean.”


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.