Bi lan eskaintza Ipar Euskal Herrian Euskaraldia dinamizatzeko
EUSKARALDIA 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da eta proposamen berriak eginen dizkie ahobizi eta belarriprestei beren hizkuntza ohiturak alda ditzaten. Bestalde, ariguneen kontzeptua finkatzeko urtea izanen da ere.
2022ko Maiatzaren 30a | | ± 41s
Ekimen hau antolatzeko, Ipar Euskal Herrian bi langilez osatutako lantaldea izanen da, instituzio publiko eta euskalgintza sozialeko eragileekin elkarlanean. Euskal Herri mailan Topagunea elkarteko lankideekin sare batean lan eginen dute.
Alde batetik, langile batek koordinazio lanak segurtatu eta euskara elkarteak sustatuko lituzke. Xehetasunak: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/lan_eskaintzak/4076-lan_eskaintza_euskaltzaleen_topagunea_elkartean
Bestetik, komunikazio teknikari bat xerkatzen dute, Euskaraldiaren komunikazioaz eta ekitaldien antolaketaz arduratzeko. Xehetasunak: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/emploi/4077-lan_eskaintza_euskaltzaleen_topagunea_elkartean