Euskaraz Lan Egin, diru-laguntzak euskara ikasteko
Euskararen Erakunde Publikoak 2022-2023ko "Euskaraz Lan Egin" euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.
2022ko Agorrilaren 29a | | ± 01min 11s
Hirugarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).
2022-2023ko "Euskaraz Lan Egin" dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko dutenhogei bat pertsona formatu nahi ditu.
Bekak formakuntza "trinkoak", astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen.Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi "trinkoetan" egin daitezke.
Dispositiboari buruz egin dugun bideoa:LOTURA
Lekukotasun bideo laburrak ikusteko estekak:
Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda
- AEK – Itxassou: 05 59 64 95 10 -6h-info@aek.eus
- AEK – Forua (Bizkaia): +34 648 250 172 -aek@aek.eus
- Maizpide barnetegi-euskaltegia – Lazkao (Gipuzkoa): +34 943 889 231/+34 688 655779 -lazkao@maizpide.eus
- Zornotzako barnetegia - Aurten Bai – Amorebieta-Etxano (Bizkaia):+34 946 308 304 -info@zornotzakobarnetegia.eus