Itsas koloniak Albaolan 16-20 urteko gazteentzat
Uztailaren 23tik abuztuaren 4ra itsas-koloniak antolatu dituzte Albaolan 16-20 urtekoentzat.
2022ko Ekainaren 22a | | ± 01min 14s
HELBURUA: Gazteak Itsasoa eta nabigazio tradizionalari gerturatzea.
PUBLIKOA: Euskal gazteez gain, Italiako eta Frantziako gazteek ere parte hartuko dute. Parte hartzaileek aukera izanen dute heldu den urtean herrialde horietako batera joateko.
PREZIOA: 150€ dena barne (gainerateko guzia Europako ERAMUS+ funtsak finantzatzen du)
12 EGUNETAKO PROGRAMA
- 6 nabigazio egun
- 6 tailer egun
Bela tailerrak - Nabigatzeko denborak - Denbora teorikoak - Bela/Arrauna - Itsas museoa - Jai tradizionalak - Euskal kostaldearen aurkikuntza
ALBAOLA
Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da. San Juan baleontziaren eraikitzea bisita daiteke, izan ere, 1563an, eraikitako ontziaren erreplika bat eraikitzen ari dira, garaiko teknika eta jakitateekin, egun batean itsasoratu dadin!
Info+: https://www.canva.com/design/DAE_pAXLp0w/W_vuM1WibdvlXVLM8kV52w/view?utm_content=DAE_pAXLp0w&utm_campaign=designshare&utm_medium=link&utm_source=publishsharelink
Kontaktua: albaola@albaola.com / 0034 671 79 42 57