mintzalasai

Euskaraz bizi

Uda garaian gau eskola hetsia izanik ere, euskara lantzen segitzeko

Ikasturte bukaeran hetsi zituzten ateak gau eskolek. Uda pausatzeko ere bada, baina bainu eta besten artean ere, euskara lantzen segitzeko kalitatezko proposamenak bildu dizkizugu artikulu honetan.

2022ko Uztailaren 25a | | ± 02min 06s

ELANTZEN

Elantzen webgunean euskara lantzeko baliabide digital andana atzemanen dituzue. Askotariko materiala bildu dute: abestiak, bideoak, olerkiak, gramatika eta testuak, norberak gustukoen duena erabil dezan.

Bereziki gomendatzen dizkizuegu Miñan liburuaren inguruan sortu dituzten jarduerak.

"Euskal literatura biziki aberatsa da gaur egun, baina oraindik irakurle guti dira, euskaldun berrien artean bereziki. Amets Arzaillus eta Ibrahima Baldek 2021ean idatzitako liburua, ahozko hizkuntza batean idatzia da, eta horregatik ulertzeko sinplea da, nahiz eta lexikoan zein gramatikan (hizkuntza baliabideetan) aberatsa izan. Horrez gain, iparraldeko euskalkian idatzia da."

Proiektua 11 kapitulutan zatitua da. Kapitulu bakoitzean jatorrizko testua, bideo bat eta ariketak proposatzen dituzte: hiztegia, gramatika, ulermena, idazmena…

Hasiera orria: https://elantzen.eus/minan/

Jarduera adibide bat: https://elantzen.eus/minan-1-1/

IKASBIL

Ikasbil webgunean, hainbat ariketa atzemanen dituzue entzumena, idazmena, irakurmena, hiztegia eta gramatika lantzeko mailaren arabera sailkaturik (A1, A2,B1, B2, C1 eta C2).

Adibide gisa, ikus B1 mailako jarduera hau: "Hartu guztia, oporretara goaz!": https://www.ikasbil.eus/eu/jarduerak-fitxa?articleId=29578326

Horrez gain, irakurketa mailakatuak proposatzen dituzte: https://www.ikasbil.eus/eu/bilatzaile-orokorra?filtros=Baliabideak&Baliabideak=16111142&ordenarPor=Pub.+data

Baita norbere maila neurtzeko autoebaluazio probak ere: https://www.ikasbil.eus/eu/ezagutu-zure-maila

BOOKTEGI

Booktegi webgunea euskal literaturaren ataria da. Bertan, urririk deskarga daitezke euskarazko liburu, aldizkari eta bestelako irakurgaiak.

> https://www.booktegi.eus/

JOKOAK

Azkenik, hitzekin jolasteko pare bat joko ekarri dizkizuegu,egunerokoan aritzeko:

BERBAXERKA Jokoan zazpi letra ezberdin biltzen dira egunero, eta ahalik hitz gehien osatu behar ditu jokalariak: https://www.berria.eus/berbaxerka/

WORDLE Egunero berritzen da jokoa. 6 saiakera ditugu gordetako hitza asmatzeko: https://wordle.talaios.coop/


hari@
Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.