mintzalasai

Euskaraz bizi

Aurten ikusten ahalko dituzun bi pastoralak

Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan emanen dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan.

2022ko Uztailaren 18a | ± 02min 34s

Simone Veil pastorala

Hilabete luzeen lanaren emaitza, Simone Veil pastorala, hiru aldiz aurkeztuko dute Muskildin uda honetan:

  • Uztailaren 24an, igandez, 15:30ean
  • Uztailaren 31an, igandez, 15:30ean
  • Agorrilaren 6an, larunbatez, 15:30ean

Sartzeak salgai dira Uztailaren 4tik goiti, interneten: https://www.helloasso.com/associations/xenda-berriak edo presentzialki:

  • Maulen, Euskalduna jatetxean
  • Atharratzen, M'Aud arrpoa saltegian
  • Donapaleun, La ferme Souletine saltegian
  • Donibane Garazin, Paris epizerian
  • Baionan, Elkar dendan

Gaia: "Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetarat igorria izan zen 17 urte baizik ez zituelarik, 1943an. Handik ilki zenez geroztik, bizi osoan jendeen eskubideen alde aritu zen lanean. Hasteko, magistratu gisa, Frantziako kartzeletako presoen bizi baldintzen alde; oroz gainetik, emazte presoen alde. Frantziako Osagarri ministro izatera heldu zen, Jacques Chiracen gobernuan. Abortua legeztatzearen alde borrokatu zen ministro gisa, 1974an, eta ondoko urtean bere deitura daraman legea onartu zen: Veil legea. 1979an, Europako Parlamentuko lehen lehendakaria izan zen garaian, "lan handia" egin zuen Alemania eta Frantziaren arteko harreman baketsuen alde." (Berria, 2022-01-18)

Hur Xenda elkartea da antolatzailea; Battitta Berrogain idazlea; Maite Davant errejenta, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea.


Maddiren trajeria

Zugarramurdi, Sara, Urdazubi eta Ainhoako biztanleek bat egin dute Gerardo Munguiak iruindarrak idatzi duen ‘Maddiren trajeria’ pastoralean parte hartzeko. "Behin batean, ez dakigu nola, sorginen bidean, neska gazte bat oreina bilakatu zen. Tragedia gertatuko zen ehiztariaren zakurrek hil zutenean"... Piarres Lafittek bildu zituen bertsoak ezagunak bilakatu dira Benito Lertxundik kantatu dituelarik eta hauetan oinarritu da Gerardo Mungia "Pintx" idazlea kondaira hau moldatzeko.

EMANALDIAK

2022ko Urriaren 15 eta 16an Zugarramurdiko lezean.

2022ko Urriaren 22 eta 23an Saran.

Info+: https://www.facebook.com/maddipastorala


Zer da pastoral bat?

Herri-antzerkia da, batez ere Xiberoan ospatzen dena, kanpoan. Antzerkia bertsoz egiten da eta süjet edo pertsonaia nagusi baten bizitzan oinarritzen da, gaiztoen eta onen arteko borroka baten arabera egituratuz. Seguru aski Erdi Aroko antzerkian du jatorria, nahiz eta lehen idazkiak XVII. mendekoak izan. Urtero Zuberoako herri bati egokitzen zaio udan pastorala bi alditan antzeztea. Errejentak zuzentzen du eta herritarrek antzezten dute pastorala.


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.