Baionako bestak euskaraz
Ate joka ditugu Lapurdiko hiriburuko bestak. Uztailaren 27tik 31ra iraganen dira, asteazkenetik igandera. Bestak euskaraz bizitzeko pista batzuk bildu ditugu hemen.
2022ko Uztailaren 18a | | ± 01min 21s
Baionako bestetan euskaraz gozatzeko leku eta hitzordu batzuk proposatzen dizkizuegu artikulu honetan, beharbada ez dituzuenak Baionako besten webgunean atzemanen (https://fetes.bayonne.fr/) (bide batez, (bide batez, oraindik euskaratua ez dena – BABko webgune instituzional gehienak bezala funtsean).
Patxa plazako besta alternatiboak
Zizpa gaztetxeko kideek besta alternatiboak antolatuko dituzte aurten ere Patxa plazan. Baionako borroken leku sinboliko horretan, besta alternatiboak hirian egiten diren jaien kontra-eredu dira. Bestaz gain, aldarrikapenak izanen dira protagonista: besta herrikoi, feminista eta euskaldunen alde.
Egitarau aberatsa atera dute, usaian bezala, ikusgai duzue hemen: https://www.facebook.com/BaionakoZizpaGaztetxea/photos/a.1719693421583067/3233808683504859
Biltxoko, musika eta tokiko produktuak
Sortu zenetik, lehen aldiz parte hartuko du Biltxoko elkarteak Baionako bestetan, ateak irekiz egunero eguerditik gaueko 23:00ak arte (asteazkenean izan ezik, 19:00etan irekiko baitute). Tokiko produktuak eskainiko dituzte, edateko eta jateko (pintxoak eguerdi guziz). Horrez gain, egunero animazio bat proposatuko dute: musikariak, korala feminista, bazkaria… Ikus: https://www.facebook.com/BiltxokoBaiona/
Poteoa euskaraz
‘Ikusitaikasi’-ko Xabik, artikulu hasieran den ibilbidea diseinatu du, lagunarteko poteoa euskaraz egiteko.