mintzalasai

Euskaraz bizi

Ibilki programaren 10. edizioaren egitarau berria

Ibilki programaren edizio berri honekin, EKEk euskal antzerkia Iparraldean hedatzen segitzendu behin eta berriro, urtez urte, hain kalitatezko proposamen anitzak ateratzen direla eta, geroeta ikusle gehiago biltzen dituztenak.

© Txoborro Magoa
irudia ikusi | © Txoborro Magoa

2022ko Agorrilaren 28a | ± 01min 37s

Iparraldeko hainbat tokitan hamabost emanaldi eskaintzen dituzte Baiona, Hendaia, Ziburu, Arrosa, Donibane Garazi, Donibane Zaharre, Hiriburu eta Biriatuko herrietan. Emaitza oparohoriek ez litezke posible euskal antzerkiaren alde engaiatuak diren herri horiek gabe. Hemenbihotzez eskertuko nahi ditugu. Berriro ere, euskal antzerkia ibilki dadila Iparraldean!

Egitaraua

UZTAILA

  • Txoborro Magoa – Luna Negra – uztailak 5 –20:30 – Baiona
  • Bidea– Jour de Fêtekonpania – 15 – 20: 00 – Donazaharre

AGORRILA

  • Izakiak– Alabena konpania – agorrilak 25 – 18:00 - Eyherraberri auzoa(Citadelle en Scènes festibala) – Donibane Garazi
  • Besteen kalea– Jour de fête konpania – agorrilak 26 – 18:00 – Zitadela (Citadelle en Scènes festibala) –Donibane Garazi

IRAILA

URRIA

AZAROA

ABENDUA

  • Besteen kalea – Jour de fête konpania – abenduak 9 – 10:00 & 14:00 – Hiriburu

Gehiago jakin


Iturria: EKE


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.