Festibala prestatzen ari gira...
Mintzalasai festibalaren 11. edizioa 2022ko irailaren 19tik 25erat iraganen da, astelehenetik igandera. Udako etenaldia aitzin, antolatzaileak prestaketa lanean ari dira.
2022ko Agorrilaren 29a | ± 01min 10s
Sorpresa politez beterik itzuliko da Mintzalasai aurten ere, ohizko hitz orduez gain euskaraz harremantzeko uneak eta guneak dinamizatzeko helburuarekin.
Hiria euskalduntzeko erronkari eutsiz...
Irakurgarritasuna hobetzeko, egitaraua ardatz batzuen inguruan antolatua da. Astelehenean kirol jarduerak izanen dira, asteartean hausnarketarako momentuak, asteazkena haurren eguna izanen da, osteguna plazerarena, ostirala kulturarena eta asteburua bestarena!
Ipar EH mailako egitasmo gehiago
EEPren laguntzari esker, festibalaz gain, elkarteak 3 egitasmo berri garatuko ditu:
- Euskararekin eguneroko harreman bat sortzeko egutegi permanentea.
- Besta munduan euskara garatzeko kit arina.
- Webgune eta sare sozialentzako eduki berrituak.
Sartzean hedatuko dira horri buruzko informazio zehatzak.
Elkartea erreberrituko da
Iraila hasieran, Mintzalasai elkarteak bere urteko biltzar nagusia egingo du. Egitaraua aurkezteaz gain, bulegoa indartzeko aukera izanen da. Lurralde guzietako euskaltzaleei idekia den tresna da Mintzalasai. Euskararen aldeko egitasmo konkretu eta positibo batean inplikatu nahi baduzu, gurekin harremanetan sartu. Ongi etorri!
Bitartean, goza udako giroaz… eta euskaraz!