Upcycling baserritar jantziak
Angeluko ikastolako buraso talde batek baserritar jantziak saltzen ditu. Erosteko parada izanen da Mintzalasai festibala kari, Marion lakuko besta herrikoian, irailaren 25ean.
2022ko Irailaren 6a | | ± 40s
Irakur haien mezua:
Iturri zaharretik ur berria… Jantzi tradizionalen ideia hartu eta berria sortu. Hori da Kimua ikastolan egiten duguna.
Kultur hitzorduetan haur zein helduek baserritar jantziak erabil ditzaten da gure xedea, desfileetan, elkarretaratzeetan, kultura eta tradizioari segitzeko.
Hainbat gertakaritan janzten dira baserritar jantziak: Santo Tomas, Eguberri, Santa Ageda, San Juan Suak…
Guk sortu jantzi modeloak bakarrak dira eta prezio onean saltzen ditugu:
Gizona: 35 € / 50 €
Emaztea: 60 € / 75 €
Haurra: 30 € / 45 €
Etekinak Angeluko ikastolarentzat dira.
Baserritar jantziak denentzat!
Hurrengo hitzordua, irailaren 25ean, Mintzalasairen merkatuan.