"Euskaraz lan egin" beka abian da
Euskararen Erakunde Publikoak 2023-2024ko "Euskaraz Lan Egin" euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.
2023ko Ekainaren 12a | | ± 59s
Laugarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).
2023-2024ko "Euskaraz Lan Egin" dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hamabost bat pertsona formatu nahi ditu.
Bekak formakuntza "trinkoak", astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen, C1 maila lortzeko asmoarekin. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Aldundiko euskaltegi "trinkoetan" egin daitezke.
Argibide praktikoak apirilaren 25etik goiti: 05.59.31.96.97 - ele@mintzaira.fr