Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: zergatik? zertarako?
Garabidek udako ikastaro ederrak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikarako sailaren laguntzarekin.
2023ko Ekainaren 15a | ± 01min 00s
Globalizazioaren dinamika negatiboek eragindako beste esparru batzuek bezala, kultura eta hizkuntza gutxituek ere ez diete haren ondorioei ihes egin.
Nola egin diezaiokegu aurre hizkuntza gutxituen galerari? Zergatik eta zertarako suspertu hizkuntza gutxituak mundu globalizatu batean? Galdera hauei erantzutea da ikastaro honen asmoa eta, bide batez, euskararen eta beste hizkuntza gutxituen gaineko aldekotasuna bultzatzeko diskurtso-multzo zabalagoa sortzea.
Begirada zabala emango diogu hizkuntza gutxituak suspertzeko gakoei, bai Euskal Herrian, bai beste herrialde batzuetan.
Helburuak
- Euskararen eta munduko hizkuntza gutxituen berri ematea euskal gizarteari, zehazki, euskalgintzari.
- Mundu globalizatuan hizkuntzak babestearen garrantzia eta beharra agerian jartzea.
- Hizkuntza gutxituen (euskara barne) aldeko motibazioak eta dinamika berriak hausnartzea.
- Hizkuntza gutxituen aldeko diskurtso berria ehuntzea eta eragileen arteko sarea sendotzea.
Info+: https://www.uik.eus/eu/jarduera/hizkuntza-gutxituak-globalizazio-testuinguruan-zergatik-zertarako