mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskarazko ikusgarriak Donibane Lohizunen

Euskaraz gozatzeko bi data berri: Dama ikusgarria eta Gatiburen kontzertua.

2023ko Irailaren 4a | | ± 01min 09s

Peyuco Duhart Kultur Zentroa – TANKA aretoa

·DAMA

Errealizazioa eta taula zuzendaritza: Jokin IRUNGARAY

Peyuco Duhart kultur zentroak azkenean ateak irekiko dizkie ikusleei! Dama ikuskizunak estreinatuko du Tanka aretoa, ikuskizun biziari eskainitako sala handia. Jokin Irungarayk irudikatutako ikuskizun honek Damaren munduan murgilduko ditu ikusleak, Mondarrainen gainetan bizi den kondairetako jainkosaren munduan. Dantzatutako musika-ipuin honen bidez, 12 musikari eta 8 dantzari famatu agertuko dira taulagainean, euskal musika eta dantza mota anitz erakusteko.

Irailaren 8a, ostirala.

20:00 Urririk

Iraupena: 01:30

Publikoa: 4 urtez goitikoentzat

Euskaraz, azpitituluak frantsesez


·GATIBU

Gatibuk bere lan berria aurkeztuko du: EHDISTOPIKALA. Disko honetan soinu berriak landu ditu taldeak, eta pop elektronikoa, funka, Karibeko melodiak eta Afrikako erritmoak nahasi ditu.

Bizkaiko taldeak indartsu, ironiaz eta baikorki aipatzen ditu gaur egungo testuinguru politiko eta klimatikoari lotutako gai sentiberak.


Urriaren 21a, larunbata

20:00

“B” eta “C” prezioak: 12 € / 18 €

Iraupena: 01:30

Kontzertua zutik

Argibideak eta txarteldegia: lekuan berean / www.tanka.saintjeandeluz.fr / Turismo Bulegoa: 05.59.26.03.16


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.