Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ahalmen urriko haurren laguntzaileak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 18a | ± 55s
Eginbeharrak
Seaskak 2023-2024 ikasturteko ahalmen urriko haurren laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile edo "Aide à la personne" kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea; edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Baldintzak
- 3 urteko kontratuak – lan denbora oso baten % 60an
- Hezkunde Nazionaleko Ministerioaren kontratupean
- Alozeko ikastolan
- Angeluko ikastolan
- Hazparneko ikastolan
- Ortzaizeko ikastolan
- Baionako Etxepare lizeoan
- Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan, 3 urteko kontratua - lan denbora oso baten % 80an, azarotik goiti
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz ditzatela lehenbailehenseaska@ikastola.eushelbidera idatziz.