Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskararen Erakunde Publikoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskararen Erakunde Publikoak “erabilpen” saileko arduradun eta misio kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Urriaren 24a | ± 01min 00s
Eginbeharrak
- “Erabilpen” sailaren gidaritza segurtatzea, EEPko zuzendariarekin lankidetza zuzenean.
- Euskararen erabilpenaren garapenaren aldeko hizkuntza politikaren definizioan parte hartzea.
- EEPko batzorde erabakitzaile eta aholku batzordeen elikatzea bermatzea eta haien prestaketan parte hartzea.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
- Word, Excel, PowerPoint informatikako tresnen menperatzea
- Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna
Baldintzak
- Lanaren abiatzea: ahal bezain laster
- 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena
- Estatutu publikoa
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza txostenak 2023ko azaroaren 5eko berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa). Helbidea: Euskararen Erakunde Publikoa - Platanoen bidea 2 - 64100 Baiona; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr. Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketa.