Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskararen Erakunde Publikoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) "Hedabideak, ikus-entzunezkoak eta numerikoa" misio kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Abenduaren 4a | ± 01min 33s
Eginbeharrak
“Erabilpen” saileko arduradunaren ardurapean hizkuntza politika definitzeko eta obratzeko lan egitea, batez ere hedabideetan ikus-entzunezkoetan eta digitalean, eta bereziki:
- Eragile mediatiko, ikus-entzunezko eta digitaletan, publiko zein pribatuetan, euskararen presentzia eta erabileraren garapenaren alde lan egitea
- Euskarazko eskaintza mediatiko, ikus-entzunezko eta digitalaren irisgarritasunaren garapenaren eta erraztearen alde lan egitea
- Eragileak laguntzea, hainbat partaiderekiko harremana segitzea eta animatzea
- Euskarazko hedabideak laguntzea ekoizpen, hedapen eta komunikazio esparruen egituraketan, profesionalizazioan eta garapenean
- Eragileei laguntza ematea zuzenbide komuneko dispositiboen mobilizazioa optimizatzeko
- Euskarazko ikus-entzunezko sektorearen egituraketan laguntzea
- Euskarazko komunikazio instituzionalaren garapenean lan egitea
- Interneten euskararen presentzia garatzea
- Lanpostu fitxa zerbitzuaren beharren arabera gara daiteke
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
- Word, Excel, PowerPoint informatikako tresnen menperatzea
- Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna
Baldintzak
- 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena
- Estatutu publikoa
- Lanaren abiatzea: ahal bezain laster
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza txostenak 2023ko abenduaren 10eko berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa). Helbidea: Euskararen Erakunde Publikoa - Platanoen bidea 2 - 64100 Baiona; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr. Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketa.