mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Oihana ikastolan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako Oihana ikastolak bi laguntzaile xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Urriaren 12a | ± 01min 28s

Eginbeharrak

1/ Animatzaile - Zaindaria

  • Animatzaile lanak, zainketa, garbiketa eta irakasle laguntza
  • Irakaslearen zuzendaritza pedagogikoaren pean: haurren harrera lagundu, transmisio pedagogikoetan parte hartu, higienerako eta eguneroko biziko momentuetan lagundu (apairu etab.)
  • Gela kanpoko denboretan aktibitateak animatu
  • Gela kanpoko denboretan haurren zaintza segurtatu
  • Bazkari denbora kudeatu / Haurrak lagundu
  • Ikastolaren garbiketa parte bat egin
  • Ikastolako bizian parte hartu: ikastolako proiektuetan, ateraldi eta ekimenetan parte hartu.

2/ Zaindari - Zerbitzaria

  • Bazkaria zerbitzatu, kanpo eremua zaindu
  • Eguerditan aktibitateak/jokoak animatu
  • Haurren zaintza segurtatu
  • Bazkari denbora kudeatu / Haurrak lagundu.

Eskaturiko gaitasunak

  • Euskara osoki menperatu
  • Ahalez Frantsesa menperatu
  • Idealean: AIGA (BAFA) edo Lehen Haurtzaroko LGA (CAP Petite Enfance) formakuntza ukan
  • Autonomia egunerokoan
  • Taldean lan egiteko gaitasuna (irakasleekin eta beste laguntzaileekin).

Baldintzak

1/ Animatzaile - Zaindaria

  • 10 hilabeteko kontratu mugatua
  • 30 oren inguru astean anualizatua
  • Bakantzak eta asteazkenak libro
  • Kontratuaren hastapena: ahal bezain fite. Bukaera: 2024ko uztailaren 5a
  • Lan tokia: OIHANA IKASTOLA - 20 Jeanne Peyré Karrika – 64100 Baiona

2/ Zaindari - Zerbitzaria

  • 10 hilabeteko kontratu mugatua
  • 8 ordu astean: astelehen, astearte, ostegun, ostiraletan / 12:00 - 14:00
  • Bakantzak eta asteazkenak libro
  • Ahal bezain fite hasteko 2024ko uztailaren 5a arte lan egiteko.

Xehetasunak eta hautagaitzak

Curriculumabulegoaikastola@gmail.comhelbidera igorri ahal bezain laster edo Oihana ikastolara deitu: 05 59 55 41 72 / 06 79 50 84 31.

Info +: https://seaska.eus/eu/lan-eskaintzak


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.