mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Kanalduden

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Kanaldudek ikus entzun saileko teknikari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Urriaren 26a | ± 01min 15s

Eginbeharrak

Eredu askean jarduten duen enpresa batean, zure lanaren eta inplikazioaren bitartez, gure lurraldean euskararen garapenean laguntzen duzu. Zure eginkizuna emankizun baten ekoizteko behar diren bideogintza materialaren ezarpena eta baliabideak segurtatzea izanen da. Hau da, kokapen-bilaketak egin, konfigurazioak eta ekoizpen kamioiaren kablatzea (bideo eta soinua), telebistako plato baten instalatzea, filmaketa eta soinu hartzea multi kamera edota erreportaia moduan. Jakina da, materialaren oinarrizko mantentzea eginen duzu honen eguneroko erabilpena eta bilakaera segurtatzeko. Azkenik, baliteke bideo-edizioa egin behar izatea.

Eskaturiko gaitasunak

  • Elebiduna: euskara eta frantsesa (ahozkoan eta idatzian)
  • Ikus-entzunezko Baxoa + 2/3 urte eta 2 urteko gutxieneko esperientzia postu berdinean
  • Polifazetikoa. Nahasgailu baten, kontsola baten konfigurazioa eta instalazioa menperatzen dituzu
  • Iniziatibak hartzeko gai zira, hobekuntza beharrak identifikatzen dituzu eta horiek komunikatzeko gai zara

Baldintzak

  • Berehala hasteko
  • Hitzarmena: kontratu mugatua, mugarik gabeko kontratua bilaka daitekeena
  • 35 orduko lan astea (batzuetan arratsaldez edota asteburuetan)
  • Soldata:20.000-25.000

Xehetasunak eta hautagaitzak

Gaur egungo taldean sartzeko eta erronkak gainditzeko interesatua bazara, zure CV eta motibapen gutuna igorrisoziala@kanaldude.eushelbidera.


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.