Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Donibane Lohizuneko Herriko Etxean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak harrerako agente - telefonozain bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Urriaren 29a | ± 01min 39s
Eginbeharrak
Egoera zibilaren eta biztanle-zerbitzuaren arduradunaren ardurapean, agenteak Herriko etxera heldu den jendea errezibitzen eta gidatzen du eta galdatutako argibideak ematen dizkio. Zerbitzu baten edo kolektibitatearen administrazio funtzionamendurako beharrezkoa den informazioa biltzen eta tratatzen du. Besteak beste:
- Jendearen harrera eta arreta
- Gutunen eta e-mailen kudeaketa
- Gelen kudeaketa Herriko Etxean berean
- GEUZarekin elkarlanean, kanpoko parte hartzaileen kudeaketa
Eskaturiko gaitasunak
- Entzuteko teknika
- Igorri behar den informazioaren urgentziazko izaera neurtzea
- Telefonogunearen, aurkibideen, Internetaren eta intranetaren menperatzea
- Sintaxi, gramatika eta ortografia arauak eta hiztegi profesionala menperatzea
- Tresna informatikoen eta bulegotika-programen menperatze ona
- Kolektibitatearen antolaketaren eta funtzionamenduaren ezagutza ona
- Jendearen harrera frantsesez eta euskaraz (euskara B2 maila), gaztelera edota ingelesa plus bat litzateke
- Zerbitzuaren prozeduren ezagutza
- Dokumentuak biltzeko eta sailkatzeko teknikak
- Dokumentuak bilatzeko eta lotzeko teknikak
- Zorroztasuna denboraren antolaketan eta kudeaketan
- Autonomia
- Ahozko eta idatzizko adierazpen ona
- Iniziatiba eta erreakzio gaitasunak jendea hartzeko kudeaketan
- Harremanetarako gaitasunak eta gustua, adeitasuna
- Egoera estresagarriak kudeatzeko gaitasuna
- Diskrezio profesionala
- Zerbitzu publikoaren zentzua
Baldintzak
- Estatutu-esparrua Kategoria: C
- Saila: Administrazioa
- Lan koadroa: lurraldeetako administrazio-laguntzaileena
- Zuzendaritza: zuzendaritza nagusia
- Zerbitzua: Biztanle-zerbitzua
- Maila: Administrazio-laguntzailea
- Asteroko lanaldia: 39 ordu
- Harleku leihatila batean lan egitea
- Ordutegi finko inposatua, publikoaren harrerari lotua: 8:30 – 12:30 / 13:30 – 17:30
- Dosierren kontrolari lotuak diren jarduera gorakadak
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek hautagaitza aurkeztu behar dute 2023ko azaroaren 20a baino lehen.