Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Kanalduden
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Kanaldudek sorkuntzarako misio kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Azaroaren 13a | ± 01min 57s
Eginbeharrak
- Kanalduderen sorkuntzarako estrategia eraikitzea eta obratzea
- Filmen hedapena kudeatzea
- Deialdiak antolatzea beste partaideekin (telebista partaideak, ALCA, ZINEUSKADI) lagunduko diren filma proiektuak hautatzeko
- Segipen juridiko eta administratiboaz arduratzea (hitzarmenak, CNC dokumentuak, autore sozietateei deklarapenak) baita editorial segipenaz (txosten artistiko eta teknikoen irakurketak, bidean diren muntaketen begiratzea, PADen baieztapenak...)
- Beren gain ari diren ekoizleen eta Kanalduderen laguntza eskatzen duten film egileen solaskidea izatea
- Kanaldude telebistan hedatzen diren fikzio eta dokumentalen programaziorako proposamen iturri izatea
- Kanaldude partaide den festibal eta gertakari frankotan parte hartzea eta euskarazko zinemari buruzko beila lan bat egitea
Eskaturiko gaitasunak
- Baxoa + 2/3 urte ikus-entzun, zinema edo kultura proiektuen kudeaketan, bi urte esperientzia gutienez ikus-entzun sailean edo zineman
- Elebiduna, euskara-frantsesa
- Ekoizpenaren saila ezagutzea Frantzia mailan, baita eragile garrantzitsuenak eta erakunde publikoak ere
- Ipar eta Hego aldeko eragile berezituak ere doi bat ezagutzea
- Euskal zinemaren ezagutza ona izatea ongi ikusia izanen da
- Aurrekontu eta finantzamendu plan baten irakurtzeko gai izatea, baita hitzarmen baten idaztea ere
- Proiektuen aztertzeko sentsibilitate artistiko bat ukaitea eta filmen sorkuntza proposamenak egiteko gai izatea
- Erronka juridiko nagusiak menperatzea eta hedabideen kronologia ezagutzea
- Filmen ekoizteko urrats administratiboak ezagutzea
- Dispositibo artistikoak sortzeko iniziatibak hartzea eta partaideak elkarretaratzeko erronkak gustukoa izatea
- Filmen hedapenean lan egiteko gogoa ukaitea zinema geletako hedapenak eta telebistakoak koordinatuz
Baldintzak
- Hitzarmena:hasieran mugatua baina mugarik gabeko hitzarmen bat bilaka daitekeena profilaren arabera
- Laneko denboraldia:profilaren arabera
- Lan lekua:Bidarrai (64) + joan jin batzuk
- Hilabete saria:profilaren arabera
- Lan postua:2024ko urtarrilaren lehenetik goiti hartzekoa
Xehetasunak eta hautagaitzak
Gaur egungo taldean sartzeko eta erronkak gainditzeko interesatua bazara, zureCV eta motibapen gutunaigorrisoziala@kanaldude.eus helbidera.