mintzalasai

Elkartea

“Lurralde hizkuntzen legea” onartu da Frantziako Asanblean

Paul Molac Bretainiako diputatuak proposaturiko “Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea” bozkatu zuten apirilaren 8an Frantziako Asanblea Nazionalean.

2021eko Apirilaren 9a | | ± 01min 31s

Paul Molac diputatu bretoiak 2019ko abenduan eman zuen argitara lege hau eta aldaketak proposatuak izan ziren arren, azkenean bere horretan bozkatu zuten apirilaren 8an. Zehazki, legearen aldeko 247 boz izan ziren, eta kontrako 76.

Euskal Konfederazioaren arabera, “Historikoa da gertatu dena: lehen aldia da 1951ean Deixonne legea bozkatu zenetik lurralde hizkuntzei buruzko lege bat onartzen dutela”.

Lege honek, besteak beste, aldaketak ekar ditzake euskarazko erakaskuntzaren arloan:

  • murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko da
  • hizkuntza gutxituen erakaskuntzaren eskaintza orokortzea ekarriko du
  • hizkuntza gutxituetan irakasten duten eskola pribatuen diruztatzea ere indartuko du: eskola elebakarrak dituzten herrietako haurrak ondoko herri bateko ikastetxera joan behar badira sail elebidunean ikasteko, ikastetxe horiek diruztatu beharko dituzte herriko etxeek.

Erakaskuntzaz gain, bestelako neurriak ere biltzen ditu lege honek: seinaletika publiko elebidunaren arautzea eta estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritikoak idazteko aukera, besteak beste.

Euskal Konfederazioak adierazi duenez, “Lege horri esker aitzinamendu garrantzitsuak egiten ahalko baditugu ere, irakaskuntza arloan hainbat borroka eramaten segitu beharko dugu hemendik goiti ere. Euskal Konfederazioak mobilizaturik segituko du, bai hexagono mailan Pour Que Vivent Nos Langues Kolektiboko kideekin, bai ipar Euskal Herri mailan eskuz esku borrokatuz irakaskuntzako eragileekin”.


Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Elkartea

Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Euskarak bizitzen jarraitzeko aukera guztiak izango ditu kolektiboki zaindu behar dugula erabakitzen badugu. Hizkuntzek giza historian zehar, agertuz, aldatuz edo desagertuz etengabeko bilakaerak jasaiten dituzte. Bizkitartean, azken hamarkada horietan, mundua hizkuntza-aniztasunaren galeraren azkartzea bizitzen ari da. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

  • 2021eko Ekainaren 17tik
  • Ekainaren 18ra
  • Baiona
ZirkaBaiona festibala

ZirkaBaiona festibala

  • Ekainak 17 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur