mintzalasai

Elkartea

Hiztegiak eskuragarri

Mintzalasai elkarteak euskarazko hizkera informala garatzeko hiztegi ttipiak argiratzen ditu.

2021eko Abenduaren 8a | | ± 41s

Euskara geroz eta gehiago erabiltzen dugu eskolan, lanean, eremu formaletan; baina batzuetan hiztegia eskas zaigu gune informaletan erabiltzeko.

Momentuz argitaratu ditugun 4 hiztegiak lan kolektibo baten fruitua dira.

1. Bestaren hiztegia

Besta giroan euskararen erabilera garatzeko hiztegia, frogatzen duena bestetan euskaraz aritzea erraza dela.

2. Hiztegi kokina

Sexualitateaz ere euskaraz gozatzeko tresna.

3. Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia

Euskal Herrian, zirika gure kulturan sartua da. Lagunartean, familian, ezezagunekin edo boteredunen kontra irainka aritzen ikasteko.

4. Ingeleskadei alternatiba

Baditugu hitzak horren errateko; erabili ditzagun.

Hiztegiak eskuratzeko galdea hemen egin dezakezu.