mintzalasai

Elkartea

Astelehena, mugi hadi!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 16a, astelehena.

2024ko Irailaren 9a | | ± 01min 06s

9:00-12:00 BIARRITZ Skate Park & Atabal

INTEGRAZIO EGUNA

Ikasturtea ongi hasteko eta ikastetxe berrian ongi integratzeko, Villa FAL kolegioko sail elebiduneko seigarrenek euskarazko jarduerak izango dituzte goiz oso batez: skatea, sofrologia musikala eta txalaparta programan izanen dute.


14:00-16:00 BIARRITZ –Marion Aintzira

ESKOLEN ARTEKO HERRI JOKOAK

Biarritzeko eskola elebidunek herri joko desberdinak entseatzen ahalko dituzte. Trukatze tarte polita euskaraz mintzatzeko eta jostatzeko.

Jarduera hau Biarritzeko klase elebidunetako CPtik CM2ra idekia da.


16:00-18:00 BAIONA – Zizpa Gaztetxea

PREZIOAK EUSKARAZ! OSTALER ETA SALTZAILEENDAKO EUSKARA INIZIAZIOA

Prezioak euskaraz erranez, harreman hurbilagoak sortzen ahalko dituzu. Eskema ttipi eta baliagarri bat atxikitzen ahalko duzue zure saltzaileekin praktikatzeko/partekatzeko.


18:30-20:00 BIARRITZ –Hippodrome des Fleurs

FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

Zatozte kirol honen deskubritzera eta saiatzera. Nahiz eta OzeanoAtlantikoarenbestealdetikdatorkigun, euskaraz praktika dezakegu ere bai.


18:30-20:00 BIARRITZ –villa Natacha baratzea (Espagne karrika, 110a)

SOFROLOGIA MUSIKALA

Festibal astea oinarri sendoekin hasteko birzentratzea.


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.