mintzalasai

Elkartea

“Besta bai, euskaraz ere bai!”

Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria sortu du.

Kit integrala Elkargoan eskuragarri da.
irudia ikusi | Kit integrala Elkargoan eskuragarri da.

2019ko Maiatzaren 6a | ± 02min 04s

2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona – Angelu – Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziez, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko.

Oraingoan, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu berri du. Erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoz osaturik, edozein ekitaldi motari egokitua da:

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
  • “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.

Kit horren eskuratzeko eta lurraldeko besta desberdinetan erabiltzeko, 3 formula proposatuak dira:

  1. Zuhaurek egizu: Euskarriak deskargatu eta inprimatu https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta atarian.
  2. Nire Kita: Materiala kostuprezioan erosi zuen erabilera propiorako.
  3. Prest-presta: Materiala Euskal Hirigune Elkargoari mailegatu.

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko. Mailegu hori urririk da, baina baldintzapean.

  • Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80
  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua - 05.59.93.50.77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza – 05 59 44 72 72
2 denbora azkar

Tresna berri horrekin, Mintzalasai elkarteak xumeki baina konkretuki BAB hiri-eremuan euskararen aldeko lana segitzea du xede. Aurten, bestalde, 2 alditan antolatuko da:

Ekainaren 1-15: MINTZAPRAKTIKA SAIOAK

BABn euskara ikasten duten 550 helduei zuzendutako jarduerak, euskara praktikatzeko eta euskaldunekin partekatzeko.

Irailaren 23-29: MINTZALASAI FESTIBALA

Euskara deskubritzeko, euskaraz gozatzeko eta euskara goratzeko egitarau oso batekin. BAB osoan: mintzaldi, tailer, formakuntza, ikusgarri parte hartzaile, bisita gidatu, performantzia, iniziazio…


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.