mintzalasai

Elkartea

Besta antolatzaile: zuk ere, euskararen erabilera sustatu

Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu du.

Bestak toki zentrala du Euskal Herrian
irudia ikusi | Bestak toki zentrala du Euskal Herrian

2019ko Maiatzaren 8a | ± 01min 13s

Teleskargatze librean edo zama-eskorga baten inguruan prest-presta, antolatzaileak erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoak atzemanen ditu.

17 euskarri desberdin:

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
  • “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.

3 formula:

  1. Zuhaurek egizu: Euskarriak deskargatu eta inprimatu ondoko formularioa osatuz https://labur.eus/feBiK edo https://mintzalasai.eus/  atarian.
  2. Nire Kita: Materiala kostuprezioan erosi zuen erabilera propiorako.
  3. Prest-presta: Materiala Euskal Hirigune Elkargoari mailegatu.

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko. Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80

  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua - 05 59 93 50 77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza - 05 59 44 72 72

Info+ : https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta


hari@
Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.