mintzalasai

Elkartea #deskubritu #apprendre

Herriko bestetan ere, euskaraz

Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu du. Teleskargatze librean edo zama-eskorga baten inguruan prest-presta, antolatzaileak erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoak atzemanen ditu.

Bestak badu toki handi bat EHan
irudia ikusi | Bestak badu toki handi bat EHan

2019ko Uztailaren 11a | ± 49s

17 euskarri desberdin:

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
  • “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko. Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80

  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua - 05 59 93 50 77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza - 05 59 44 72 72

Info+: https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.