Hiztegi hauek asko dute errateko.
Hizkuntza osasuntsu batek bizitzako esparru guztietarako egokia izan behar du. Ideia horretatik abiatuz, Mintzalasai elkarteak euskarazko hizkera informala garatzeko hiztegi ttipiak argiratzen ditu.
2022ko Abenduaren 15a | | ± 52s
Euskara geroz eta gehiago erabiltzen dugu eskolan, lanean, eremu formaletan; baina batzuetan hiztegia eskas zaigu gune informaletan erabiltzeko. Alta, euskara momentu guzietan erabiltzeko hizkuntza da: ligatzeko, besta egiteko, kexatzeko, zirikatzeko, lizunkerietan aritzeko, irri egiteko...
Argitaratu ditugun 4 hiztegiak lan kolektibo baten fruitua dira.
1. Bestaren hiztegia
Besta giroan euskararen erabilera garatzeko hiztegia, antolatzaileentzat sortutako kitaren baitan eskuragarri ere.
2. Hiztegi kokina
Sexualitateaz ere euskaraz gozatzeko tresna.
3. Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia
Euskal Herrian, zirika gure kulturan sartua da. Lagunartean, familian, ezezagunekin edo boteredunen kontra irainka aritzen ikasteko.
4. Ingeleskadak
Eguneroko hiztegien sartuak zaizkigun ingeleskadei alternatiba.
Hiztegiak eskuratzeko galdea hemen egin dezakezu.
Deskargatze librea: https://mintzalasai.eus/fr/outils/ressources/lexiques