mintzalasai

Elkartea

Webgune berritua

Mintzalasai.eus webgunea berritu dugu, EEPren diru-laguntzari eta Miarritzeko Euskara Zerbitzuaren laguntza teknikoari esker. Edukiak berrantolatu ditugu, atal berriak sortu, nabigazioa errextu… Zuen beharrei egokitutako atari bat diseinatzen saiatu gira.

2021eko Otsailaren 17a | | ± 02min 43s

"Identifikatu beharrei erantzutzeko"

2020 urtean, webgune honetako bisitari kopurua 3 aldiz biderkatu da: 44.000 erabiltzaile, 70.500 saio, 136.000 orrialde bisitatu… Alde batetik konfinamenduaren ondorioa da, baina bestetik, erran behar da, elkarteko kideek sorturiko edukiak ausarki hedatuak izan direla.

Artikulu horiek sortzeko, hiztunek euskararekiko dituzuen beharretan oinarritu gira: haur euskaldunen guraso erdaldunek, euskaraz bizi nahi duten euskaldunek, tresna beharretan diren euskara ikasleek eta hizkuntzen inguruko interesa ase nahi dutenek.

Tresna praktikoa

Erabiltzaileek 3 berrikuntza nagusi ikusiko dituzue:

- Hobeki antolatuak diren edukiak: artikuluek sailkapen berria, atal berriak (potretak, lan eskaintzak…), barne eta kanpo loturak…

- Zerbitzuak sarean: euskaraz informatzeko hedabideak, zenbait egoeratan laguntzeko hiztegiak, sarean ikasteko kurtsoak, haurrentzako aisialdiak eta kultura helduentzat… Hori dena klik batean.

- Hizkuntzen kudeaketa dinamikoa: hizkuntza bakoitzak atari propioa duen arren, artikuluak ez dira beti berdin-berdinak izaten, hiztun motaren arabera egokitzen baitira. Gainera, euskaraz irakurtzea sustatzen da botoi klikagarri baten bidez, eta irakurketa maila eta denbora jakinarazten dizkizuegu.

"Euskararen mundura sartzeko atea"

Plataforma kolektiboa

Webgunea iF diseinuak-ek egin du, Mintzalasaien hastapenetik lan egiten baitugu berekin. Gaur egun, 7 kidek elikatzen dituzte sare sozialak, urte hastapen honetan finkatutako karta baten arabera. Bestalde, edozeinek proposa dezake artikulu bat, agendako hitzordu bat edo aurkitegiko eragile berri bat, horretarako eskaintzen ditugun inprimakiak betez.

Bestalde, sare sozialak osoki berregokitu ditugu. Horrela, kanal bakoitzean dagokion tonuarekin arituko gira, gure helburuak hobeki betetzeko. Kanal horiek (Facebook, Instagram, Youtube, Telegram…) ez dira soilik jendea webgunera bideratzeko; edukiak partekatzeko eta euskararen inguruan paradigma berri bat eraikitzeko tresnak baizik.

Tresna guzi horiek euskararen biziberritzearen alde lan egiteko dira. Zentzu horretan biziaraziko ditugu, euskararen munduaren erakusleiho izanez, bere aniztasunean. Orain denon gain da lotura hauek hedatzea eta ingurukoei partekatzea.

"4 atal deskubritzeko"

1) Berriak:

Euskararen berriak, potretak, lan-eskaintzak, baliabideak, partekatzeko ideiak, agenda bat eta informazio haria; euskarari konektatzeko.

2) Gure ekimenak:

Mintzalasai elkarteak antolatzen dituen 3 ekimenen (iraileko festibala, ekaineko euskaltegietako aktibitate programa eta urriko ikastetxeetako aktibitate programa) aurkezpen zehatzak.

3) Baliabideak:

Aurkitegi osatua, hiztegi txikiak, hizkuntzari buruzko gidak, besta antolatzaileentzako kita eta Interneten atzematen ahal diren tresnak.

4) Nor gira:

Mintzalasai hobeki ezagutzeko eta gurekin kontaktuan sartzeko.


Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Elkartea

Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Euskarak bizitzen jarraitzeko aukera guztiak izango ditu kolektiboki zaindu behar dugula erabakitzen badugu. Hizkuntzek giza historian zehar, agertuz, aldatuz edo desagertuz etengabeko bilakaerak jasaiten dituzte. Bizkitartean, azken hamarkada horietan, mundua hizkuntza-aniztasunaren galeraren azkartzea bizitzen ari da. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

Euskarak murgiltzea behar du!

Euskaraz bizi

Euskarak murgiltzea behar du!

Joan den ostiralean Kontseilu Konstituzionalak hartu erabakiak murgiltze eredua garatzen duten eskola guziak ezartzen ditu lanjerrean. Larunbatean hitzordua Baionan murgiltze eredua defendatzeko!

ZirkaBaiona festibala

ZirkaBaiona festibala

  • Ekainak 15 | 11:00 | Baiona

"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

  • 2021eko Ekainaren 17tik
  • Ekainaren 18ra
  • Baiona

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur