6 tresna praktiko euskalduntzen ari diren helduentzat
Hizkuntza bat ikasten delarik, ez da beti errexa lagunduko gaituzten tresnak atxematea, edo ez dugu baitezpada gogorik bilaketa luze baten egiteko. Hemen duzue lehen zerrenda bat.
2021eko Otsailaren 4a | | ± 02min 32s
1. Adizkinator
Adizkinator euskarazko aditzak jokatzeko aplikazioa da. Euskara ikasleentzat soilik ez, hiztun guzientzat baliagarri izan daitekeena.
Hemen deskarga dezakezue (android): https://play.google.com/store/apps/details?id=appinventor.ai_ander_berango.Adizkinator&hl=eu
2. Xuxen
Xuxen euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da. Xuxenek, bere bertsio guztietan, gorriz azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak; berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan; azkenik, zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta zuzentzeko proposamena egiten du.
Eskuragarri da Libreoffice/Microsoft Office, web nabigatzaileetan, online…: www.xuxen.eus/eu/home
3. Dudaken
DUDAKEN, Hezkuntzako Estilo Liburuaizeneko hizkuntza tresna digitala da.Fitxa sinple batzuen bidez, euskaraz usu egiten diren pettoak azaltzen ditu eta zuzentzen laguntzen du.
Helbide honetan atzemanen duzue: www.dudaken.ikas.eus
4. Aizu!
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta doan banatzen du hilero bere ikasleen artean. AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu, eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan, eta AEK-ko ikasleek egindako lantxoak ere argitaratzen dira tarteka-marteka. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko.
Hemen irakurri eta harpidetu: http://www.aizu.eus/
5. EKE webgunea
Euskal Kultur Erakundearen webgunea iturri egokia da euskal kulturan murgiltzeko, eduki anitzeko ataria baita: euskal artisten eta kultur eragileen elkarrizketak, euskal kultura bere osotasunean aurkezten duten fitxak, hitzaldien bideoak, agenda…
Gehiago hemen: https://www.eke.eus/eu
6. Bonus: Mintzalasai euskaltegietan
Mintzalasai Euskaltegietan BAB eremu urbanoan euskara ikasten duten 550 helduei zuzenduriko aktibitate programa da. Euskara ikasleei tailerren,proiekzioen, bisiten, iniziazioen… bidez, euskara ikasgelatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen zaie.
Informazio gehiago: https://mintzalasai.eus/ekimenak/euskaltegietan