Mintzalasai festibalak 10 urte beteko ditu aurten!
Festibala irailaren 20tik 26ra iraganen da eta jadanik prestaketa lanak hasiak dira.
2021eko Martxoaren 24a | | ± 53s
Aurten, festibalaren 10. urteurrena ospatuko dugu. Hitzordu garrantzitsua izatea nahi dugu euskararentzat, transmisio eta trukatzeentzat.
Urtean zehar, Mintzalasaik 3 proiektu (Mintzalasai Euskaltegietan, Festibala eta Ikastetxeetan) eta 3 tresna lantzen ditu (webgunea, Besta Euskaraz kita eta hiztegitxoak: kokina, irainak…). Aurten, bereziki agerian ezarriko ditugu.
Mintzalasai eremu partekatua da. 2012tik, gure xedea da euskararen biziberritzearen alde lanean ari den jendea elkartzea.
Aurtengo edizioan ere, zuekin batera eraiki nahi dugu festibaleko programa. 10.a izanik, espero dugu inoiz baino ederragoa izanen dela. Horretarako, modu kolektiboan eta horizontalean lan egin beharko dugu.
Festibala irailaren 20an hasiko da, udako azken egunean; eta irailaren 26an bukatuko da, Europako Hizkuntzen Egunean bertan.
Data atxik! Save the date!