"Euskara eskuz esku" tresna
Euskaltzaindiak EEE tresna sortu du Iparraldeko euskaldunentzat. Euskara batuaren arauak modu sinplean azaltzen ditu eta ezjakintasunak eta dudak argitzen laguntzen du.
2021eko Apirilaren 7a | | ± 01min 02s
Joan den urrian aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herriari egokituriko tresna hau. Hiztunen artean, euskara batuarekiko izan daitezkeen dudak edo ez ezagutzeak argitzea da asmoa, Iparraldeko euskara batuaren formak lehenetsiz.
Zer eskaintzen du EEEk?
Euskara batua Iparraldeko hizkuntza-testuinguruan ulertzeko euskarri zenbait proposatzen ditu:
- Aurkezpen orokorra: proiektuaren nondik norakoak azaltzen dituena.
- Arauak: euskara batuan idazteko irizpideak molde sinplifikatuan aurkeztuak.
- Multimedia materiala (bideoak, ahotsak…).
- Inkesta soziolinguistikoa, artikuluak eta informazio gehiago euskara batuaz eta euskalkiez.
Bestalde, EEEk aukera ematen du erabiltzaileen galderei ihardesteko Akademiaren Jagonet zerbitzuaren bidez.
EEE norentzat?
Trensa digital hau Iparraldeko euskaldun alfabetatuei zuzendua zaie nagusiki, euskara batua erabiltzen dutenei, hala nola irakasle, ikasle, hizkuntza-teknikari, euskara idatzia erabiltzen dutenei eta Euskal Herri osoan edo diasporan gai horretaz interesa duen edonori.
Erabiltzeko, egin klik hemen.