Ipuinak eta bideoak euskaraz haurrentzat
Booktegi webgunea euskal literaturaren Interneteko ataria da. Atal berezi bat dute haurrentzat: Eguzkilore.
2021eko Apirilaren 28a | | ± 48s
Eguzkilore atalean 15 liburu atzematen dira urririk haurrentzat. Testuak Josu Zabaletak eta Fito Rodriguezek idatzi dituzte, ilustrazioak Irrimarra Ilustrazioek egindakoak dira eta Oihana Maritorena da irakurlea. Izan ere, ipuin horiek hiru modutara deskubritu ditzakegu:
- Bideo-ipuin bidez: Oihana Maritorenak ipuina kontatzen digu bideo batean.
- Liburua inprimatuta: PDF formatuan deskarga dezakegu eta ohiko moduan irakurri.
- Audio-ipuin bidez: irudirik gabe entzun dezakegu kontalaria.
Momentu egokia hautatu eta gozatu euskarazko ipuinekin: https://booktegi.eus/euskal-literatura-euskaraz%E2%80%93eguzkilore
Urrunago joateko
- Amaia Hennebutte-en kontseiluak euskaraz irakurtzeko: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/a-la-une/actualite/amaia-hennebutte-en-kontseiluak-euskaraz-irakurtzeko
- Haurren liburu maiteenak: http://www.bilketa.eus/eu/bilketa/azken-berriak/1760-haurren-liburu-maiteenak