mintzalasai

Elkartea

Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Euskarak bizitzen jarraitzeko aukera guztiak izango ditu kolektiboki zaindu behar dugula erabakitzen badugu. Hizkuntzek giza historian zehar, agertuz, aldatuz edo desagertuz etengabeko bilakaerak jasaiten dituzte. Bizkitartean, azken hamarkada horietan, mundua hizkuntza-aniztasunaren galeraren azkartzea bizitzen ari da. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

2021eko Ekainaren 10a | | ± 04min 16s

Euskal Herria identitate kultural sendoa duen lurraldea da, eta hizkuntza erdigunean kokatua da. Izan ere, euskaldunok gure hizkuntzaren arabera definitzen dugu gure burua: “euskaldun” hitzak “euskara duena” erran nahi du, euskararen jabe dena. Gogoratu dezagun, halaber, euskara Europako hizkuntza zaharrenetariko bat dela, indoeuropar hizkuntzak agertu aurrekoa. Benetako isolamendu linguistikoa, eta bere jatorria gaur egun ere oraindik ezezaguna gelditzen da.

Bi elkarteen arteko lankidetza-hitzarmena berritu da

Altxor historiko, linguistiko eta kultural hori biziarazteko helburua partekaturik,Bai EuskararietaEuskal Monetaelkarteek haien lankidetza-hitzarmena berritu dute, eta bakoitzaren ekintzak indartzeko, sostengatzeko eta sustatzeko ahaleginak egingo dituzte. Horrez gain,elkarte bat edo besteko kide den egitura batek beste dinamikarekin bat egin nahi balu, prezio murriztua eskuratuko luke.

Bi elkarte horiek, beren jardueren bitartez, eremu profesionalean zein publikoan euskarak duen presentzia indartzen dute. Adin guzietako ikasleen laguntzeaz aratago, gure erronka Euskara eguneroko komunikazio hizkuntza dela erakustea da.

Euskal Moneta: dinamika ekologikoa, solidarioa eta kulturala

Euskal MonetaIpar Euskal Herriko tokiko moneta da, 2013an abiatua, bi helburu nagusirekin: ekonomia birkokatzea eta euskararen erabilera publikoa sustatzea. Izan ere, proiektu ekonomiko hutsa baino askoz gehiago, Europako lehen tokiko monetak lurralde dinamika ekologikoa, solidarioa eta kulturala osatzen du eta bertan euskarak leku nagusia du. Noski, Eusko kidetzeko euskara jakitea beharrezkoa ez den arren, norberak euskararen presentziaren sustapenean parte-har dezake bere mailan eta ahal duen neurrian. Horretarako, tokiko moneta onartzen duten profesionalek bi desafioren betetzera engaiatzen dira: afitxaketa elebiduna edota euskarazko harrera. Merkatarien euskara maila erakusleihoetan ezarritako “Hemen euskoz ordaindu” pegatinen bitartez agerian utzia da. “Lehen hitza euskaraz”: euskara ez dakitenentzat edo elkarrizketa bat euskaraz jarraitzeko beharrezko hizkuntza gaitasuna ez dutenentzat, edo “Euskaraz”, % 100ean euskaraz egina den harrerarentzat. Horrela, Eusko sareko 1.200 profesionaletatik 400 baino gehiagotan euskaraz hitz egin daiteke. Afitxaketa elebidunari dagokionez, 250 saltokik jarri dute martxan, eta 750 dira prozesuan engaiatu direnak.

Bai Euskarari: euskara alor sozioekonomikoan

Bai Euskarari Elkartearen xedea alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea da, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Bai Euskarari Ziurtagiria 2000ko ekainean abiatu zen eta geroztik gizarte-bizitzan aritzen diren era guztietako entitateen artean euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera soziala sustatzeko eta areagotzeko tresna da. Bai Euskarari Elkarteak, entitateen euskararen sustapen, garapen eta normalizazio prozesua aurrera eramaten laguntzen du eta, horrez gainera, hauen lana aitortu, saritu eta gizartearen aurrean kreditatzen duen bereizgarria eskaintzen die. Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila progresibo ditu: Euskararen bidean, Zerbitzua euskaraz, Zerbitzua eta Lana euskaraz. Une honetan, Euskal Herri osoan 1304 dira Bai Euskarari ziurtagiria duten saltoki, enpresa, eta era guztietako entitateak. Anitzak dira osaeraz, jatorriz eta helburuz, baina guztiek euskararen garapenaren alde lan egiteko borondatea azaltzen dute. Baina, elkartearen jarduera ez da hortan gelditzen, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideraturiko hainbat tresna, baliabide eta proiektu martxan baititu: Enpresarean (enpresa eta profesionalen sarea), Lansarean euskarazko lan-ataria, Lanabes, Euskaragileak eta abar luze bat aipa daitezke.

Euskara biziarazteko lanean

Euskara biziaraztea eguneroko erronka eta engaiamendua da. Bai Euskarari eta Euskal Moneta elkarteen arteko lankidetzak arlo profesionalean eta bizi publikoan arreta emanez horretan laguntzen badu, beste egitura askok helburu komun horretan parte hartzen dute, kultura, kirola, musika, komunikabideak edo irakaskuntza bezalako esparru anitzetan.

Euskalduna izan ala ez:denok dugu zeregin euskara,benetako aberastasun linguistiko eta kulturala, zaintzeko!


Iturria: Baieuskarari.eus


Euskarak murgiltzea behar du!

Euskaraz bizi

Euskarak murgiltzea behar du!

Joan den ostiralean Kontseilu Konstituzionalak hartu erabakiak murgiltze eredua garatzen duten eskola guziak ezartzen ditu lanjerrean. Larunbatean hitzordua Baionan murgiltze eredua defendatzeko!

"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

  • 2021eko Ekainaren 17tik
  • Ekainaren 18ra
  • Baiona
ZirkaBaiona festibala

ZirkaBaiona festibala

  • Ekainak 17 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur