10 urte, hiri-eremuan euskararen alde!
2021ean, Mintzalasaik 10 urte betetzen ditu. Hamarkada bat bere harri txikia ekartzen diola euskararen biziberritzearen xantier erraldoiari. Zer berri?...
2021eko Agorrilaren 30a | | ± 59s
Atera agenda: irailaren 20tik 26ra, Mintzalasai festibala Biarritz eta Baiona artean egingo da. 10. edizio honetan, egindako bidea neurtu eta datozen urteetarako helburuak finkatuko dira.
Izan ere, bere maila xumean, Mintzalasaik proiektu ugari garatu ditu, ekimenak ugaritu ditu, tresna pedagogikoak sortu ditu, komunikazio kanalak ehundu ditu... Egun, bere jarduera honako hauen inguruan antolatua da:
BAB mailako 3 ekimen:
- Mintzalasai ikastetxeetan, euskaraz ikasten duten haurrei begira,
- Mintzalasai euskaltegietan, euskara ikasten duten helduei begira,
- Mintzalasai festibala, publiko zabalari begira.
Euskal Herri mailako 3 tresna:
- webgune erreferente bat eta sare sozialak,
- kit bat besta antolatzaileentzat erabiltzeko prest dena,
- hiztegi ttipiak, ezohiko gaiei buruzkoak.
Laster aurkeztuko da festibalaren egitaraua. Bien bitartean, ikasturte berri honetan, sartze on bat euskaraz ikasten duten milaka haur eta helduei!