mintzalasai

Elkartea

Uste baino gehiago girela baieztatzen duen edizioa

7 egunez, 54 hitzordu proposatuko dira 31 tokitan, 51 elkarterekin elkarlanean eta 70 laguntzaile ingururi esker.

2021eko Irailaren 15a | | ± 02min 05s

Mintzalasai festibalaren 10. edizioa irailaren 20tik 26rako astean iraganen da, eta igandean, Europako Hizkuntzen Egunean bukatuko da. Tailerrak, iniziazioak, ate irekitzeak, hitzaldiak, proiekzioak, ikusgarriak, bisita gidatuak… Euskararen inguruan elkartzeko hamaika aukera.

Irakurgarritasuna hobetzeko, egitaraua ardatz batzuen inguruan antolatua da. Astelehenean kirol jarduerak izanen dira, asteartean hausnarketarako momentuak, asteazkena haurren eguna izanen da, osteguna plazerarena, ostirala kulturarena eta asteburua bestarena!

Helburu berdinak

Euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hein handi batean hirietan jokatzen dela sinesten dugu. 2011tik Mintzalasairen sortzaileek instituzio publikoen eta elkarte munduaren arteko lankidetzan sinesten dugu. 10 urtez, osagarritasun eta konplizitate desmartxa batean garatu dugu proiektua.

Geroztik, festibalaren helburuak ez dira aldatu:

  • Hizkuntza plazerarekin lotu, hitzordu original eta berritzaileak proposatuz.
  • Euskara ikusgarri egin eragile ezberdin anitz inplikatuz.
  • Iritzi publikoa hizkuntza gaien inguruan sentsibilizatu.

Izan ere, Mintzalasai publiko zabalarentzat antolatua da: euskaldun zaharrentzat, gau eskoletako ikasleentzat, haur elebidunen gurasoentzat, hiztun berrientzat eta hizkuntzen maitaleentzat. Egitaraua xeheki begiratuz, publiko guzientzako hitz orduak badirela.

Icebergaren punta

Gaur egun, “Mintzalasai” izenaren gibelean proiektu anitz badira, Miarritzeko eta Baionako Herriko Etxeek terrenoko eragileekin batera lan eginez garatzen dituztenak: 3 gertakari BAM eskualde mailan (Mintzalasai Euskaltegietan, Festibala eta Ikastetxeetan), eta 3 tresna Ipar Euskal Herri mailan hedatzen direnak (webgune praktiko bat,Besta Euskaraz kita eta ezohiko gaiei buruzko hiztegitxoak).

Aurten, ingeleskadak saihesteko hiztegitxoa argitaratu da festibalaren karietara, jadanik koloretsua den bilduma osatzeko. Euskarari loturiko berriak eta tresna praktikoak hedatzen dituen webguneak 56.000 erabiltzaileen eta 224.500 ikustaldien heina gainditu du 2020ko urtarrilaren 1etik.

Urtez urte, euskararen biziberritze prozesuari ekarpen konkretu bat egiten dion eragile garrantzitsua bilakatu da Mintzalasai. Eta ideiak ez dira falta hurrengo urteetarako…


Oreka zirko eskola oporretan

Euskaraz bizi

Oreka zirko eskola oporretan

Baionako Oreka zirko eskolak ikastaroak antolatzen ditu urriko oporretan haur eta nerabeentzat, euskaraz eta frantsesez. Zirkoa ezagutzera edo sakontzera joan nahi duen orori irekia.

Maitasunaren itxiera

Maitasunaren itxiera

  • Urriak 20 | 20:00 | Baiona

"Lasa eta Zabala" filma

  • Urriak 21 | 19:00 | Baiona

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur