mintzalasai

Elkartea

Osteguna, plazera har!

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 22a,, osteguna.

2022ko Irailaren 15a | | ± 01min 09s

Osteguna, plazeraren eguna: ibilaldiak eta tailer gastronomikoak.


10:00-10:45 BIARRITZ Ohakoa

NINI IRAKURZALEAK

Haurrek Ohakoa haurtzaindegian bertan “Airean txori batzuk” ipuina entzuteko parada izanen dute.

BIARRITZEKO MEDIATEKA - OHAKOA


18:00-19:00BAIONA Zamai Ostatua

KANTU TAILERRA

Arnoa jastatu aitzin etorri zure lagunekin ahotsa berotzera. Euskal kantuak Claudine Arhancetekin, giro ezinhobean!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3491-kantu_tailerra


19:00-20:00 BAIONA Zamai Ostatua

ARNO JASTAKETA

Arno gorri, xuri eta beltzaren tentazioan murgildu… Pantxikak bere alaitasunarekin gogo onez gidatuko zaitu.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3492-arno_jastaketa


18:30-21:00 BIARRITZOpen Gare

SUKALDARITZA TAILERRAK

Mihia, hizkuntza ta plazerra lotuko dituzten 4 tailer proposatuko dira (ta ondotik, denek elkarrekin jan eta edanen dugu sukaldatutakoa):

- Koktel landu eta originalak.

- Barazki ta fruituen mozketa artistikoa.

- Kroketa zaporetsuak.

- Pintxo goxoak eta sanoak.

Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3493-sukaldaritza_tailerrak



Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.