mintzalasai

Elkartea

Euskaraldia, herriz herri mugitzeko

Txapa jantzi eta atera zure herritik! Balia dezagun Euskaraldia euskararen lurretan mugitzeko.

2022ko Azaroaren 17a | | ± 06min 19s

Euskal Herri osoan, Euskaraldia ariketa soziala hasten da azaroaren 18an. Herri herri, hitzordu andana antolatu dute herri batzordeek. Hona ekarri nahi izan ditugu batzuk.

'Hitzez ekiteko garaia'. Lema hori lau haizetara zabalduko du azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen den Euskaraldiaren hirugarren edizioak. Herrietan batzordeak lanean ari dira animazioak eta bereziki euskararen erabilera emendatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimenak antolatzen.

Ziburu

Azaroaren 19an, 12.00etan Piarres Larzabal Kolegioko bertsu eskolako gazteak ariko dira bertsutan, pixkanaka ohitura har dezaten plazan jendearen aitzinean. Bazkaria 13.00etan izanen da eta 15.00etan Sustrai Colina, Jon Maia eta Aitor Sarriegi arituko dira bertsutan, Asier Arbelaitz gai emaile izanen dutelarik, umorearen haritik tiraka. Bazkaria 20 eurotan da, eta bertsu saioan bakarrik parte hartu nahi ezkero, 7 eurotan izanen da sartzea. Izen-emateak azaroaren 16rako egin behar dira 06.78.75.36.68 telefonora edo baltsanelkartea@hotmail.fr helbidera idatziz.

Azaroaren 30ean 'Francoren mende kantatzen genuenean' liburuaren aurkezpena izanen da Baltsan elkartean. Abenduaren 2an berriz, '365fest' jaialdia izanen da, Euskaraldiaren ariketari bukaera emateko.

Hendaia

Euskaraldiak iraunen duen denboran hainbat ekimen iraganen dira. Nabarmentzekoen artean, azaroaren 18an 'Hondamendia' antzerki obra izanen da Mendi Zolan kulturgunean, larunbatean besta-gaualdia prestatu dute Gaztelu aretoan, Kuxkuxtu txaranga eta Xutik taldearen kontzertuarekin eta igandean 'Black is Beltza II: Ainhoa' eskainiko dute Les Varietes zineman, Fermin Muguruzaren presentziarekin.

Azaroaren 22an 'Erabileraren aroa' izenburupean mintzaldia eskainiko du Eneko Gorrik Hendaiako mediatekan. 24an berriz, Peio Jorajuriaren aldi izanen da, Baleak elkarteko solasaldien testuinguruan, 'Hezkuntza, belaunaldi berrien borrokaleku' izenburupean.

Beste hitzorduen artean, azaroaren 26ko bazkaria, Borderline fabrikan eginen den karaokea eta Enbata gaztetxeko kontzertua ageri dira programan. Abenduaren 2an 19.00etan emanen diote bukaera Euskaraldiari Hendaian, gaztetxean ariketak eman dituen datuak ezagutaraziko baitituzte.

Itsasu

Azaroaren 18an gazte bertsulariak plazara ateratzeko 'Haizea dator' saioa eginen da Indianoenea elkartean 19.00etatik aitzina. Hainbat egunez, tailerrak, mendi irteera edota zinema gaualdia izanen dira. Abenduaren 2an Bekatu eta Ixabe taldeek joko dute Indianoenean eta biharamunean, Euskararen Nazioarteko Eguna kari, 'Euskararen besta eguna' antolatu dute.

Luhuso - Lekorne - Makea

Euskaraldiaren lehen egunean pintxo poteoak izanen dira Luhuson(19.30),Lekornen(20.30) etaMakean(21.30).

Xarnegu ibarra

Kantu, mutxiko eta pintxo gaua iraganen da azaroaren 19an Bardozeko ezker paretan. Yoga tailerra, ipuinak, jokoak edota zinema ere izanen dira Euskaraldiak iraunen duen denboran.

Donapaleu

Azaroaren 18an ekingo diote Euskaraldiari, 19.00etan merkatu estalian antolatu dute abiatze gaualdiarekin. Azaroaren 23 eta 26an animazioak izanen dira mediatekan.

Baiona

Azaroaren 19an berean mintzapraktika saioa iraganen da Biltxoko elkartean, goizeko 11.00etan. Beti Lapurdiko hiriburuan, Euskararen Nazioarteko Egunean, hots, abenduaren 3an, ipuinak izanen dira Lukas Iriarten eskutik eta aperitifaren ondotik, bazkaria eta kantaldiak izanen dira.

Aiherra

Azaroaren 18an Pontx pailazoak emanaldia eskainiko du Denen Etxean eta 19an kantu bazkaria izanen da Ezkia ikastolaren 50. urtemugaren ospatzeko.

Egun berean,Urketan mintzapraktika izanen da Cafe du Centre ostatuan, 19.00etan.

Beskoitze

Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du azaroaren 19an, 20.30ean Bixintxo kultur gunean. Goizean Mutxikoak izanen dira. Abenduaren 2an berriz, mintzapraktika saioa iraganen da Cafe Larren.

Senpere

Gari eta Gurashowren kontzertua ageri da azaroaren 20an. Larreko gelan iraganen da, 16.30tatik aitzina, 50 urte bete dituen Zaldubi ikastolak antolaturik. Egun berean,Donibane Garazin15.30ean Domingo Ibarburu-ren testamendua antzerkia izanen da Pantzo Irigarayren eskutik. Euskaraldia bukaturik izanen bada ere, mezua atxikiko dute abenduaren 8an, 15.00etatik goiti Joko pista eginen baitute hirian gaindi.

Donoztiri

'Oroitzapenak eta aipamenak' landuko ditu Daniel Landartek azaroaren 22an, Kattalin Sallaberry eta Pantxo Etchegoin irakurle direla.Donibane Lohizunenazaroaren 23an euskarazko iniziazioak eskainiko dituzte ikastolan eta 30ean Joko Gaua gau eskolan.Ahurtinberriz, mintzapraktika eginen dute azaroaren 25ean 19.00etan Pub Urtoisen.

Azkaine

Azaroaren 25ean Andoni Egañak ahozko komunikazioari buruzko mintzaldia eskainiko du, 19.00etatik goiti Biltoki gelan. Azkaingo ikasleen obren erakusketa azaroaren 27an eginen da plazan, Eguberriko azoka dela eta.

Larresoro, 25ean 'Istorio Misterio' ipuin kontaketa eginen du Xan Errotabeherek Pelerenian. Eleka taldearen eskutik 'Iki Mihi Klik' azaroaren 26an iraganen da gela nagusian 16.30ean eta, bi oren geroagoa, 'Oihana' ikusgarria leku berean.

Izturitze

27an arno jastaketa izanen da Ximun Bergouignanen eskutik eta segidan Morauren kontzertua, Artetxean. Abenduaren 3an berriz, Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin bertsu afaria proposatu dute Izturitzeko elkartean.

Donostia

15 auzoetan sortu diren batzordeek 180 ekitaldi inguru antolatuko dituzte. Adibidez, abenduaren 2an (ostirala) eta 3an (larunbata) egitarau aberatsa proposatuko dute alde zaharrean: bertso saioa, Talka kontzertua eta euskaraokea ostiralez eta joaldunak, kantujira, erralgoiak, libera state antzerkia eta erromeria larunbatez.

Orereta

Oreretan ere egunez eguneko egitaraua proposatu dute. Abenduaren 3an, adibidez, hau da egitaraua: 12:00etan kalejira; 14:30ean herri bazkaria Merkatuzarren; 19:00etan, Trikidantz eta DJ Bull, Zumardian.

Baztan

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskolek Euskaraldiari loturiko online joko bat sortu dute.

Arrigorriaga

Egitarauaren berezitasun nagusia, azaroaren 26ko eguna da: Gazte Egun bat antolatu baitute, ikusiz Euskaraldian gazteen presentzia bermatzea beharrezkoa dela. Ihes gela batekin hasiko dute eguna eta ondotik karaokea eta kontzertuak izanen dira.

Eta gisa berean Galdakaon, Gasteizen, Mutrikun... Begiratu egitarauak eta mugi gaitezen Euskal Herrian zehar txapa jantzirik!


hari@
Euskaraldia hurbiltzen...

Euskaraz bizi

Euskaraldia hurbiltzen...

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra karrikak, plazak, parkeak, saltokiak eta antzokiak beteko ditugu berriz ere, euskaraz mintzatzea inoiz baino errazago izan dadin.

Lasai, baina ozen!

Elkartea

Lasai, baina ozen!

Mintzalasai festibalaren 11. edizioa irailaren 19ik 25erako astean iraganen da. 7 egunez, 54 hitzordu proposatuko dira 31 tokitan, 51 elkarterekin elkarlanean eta 70 laguntzaile ingururi esker. Tailerrak, iniziazioak, ate irekitzeak, hitzaldiak, proiekzioak, ikusgarriak, bisita gidatuak… Euskararen inguruan elkartzeko hamaika aukera.

Esku argi gaualdia

Esku argi gaualdia

  • Abenduak 09 | 19:30 | Baiona
Olentzeroren legenda

Olentzeroren legenda

  • Abenduak 10 | 11:00 | Baiona

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2023(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur